(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Segurtasuna eta larrialdiak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Festetan herritarren segurtasuna bermatzea da helburu nagusia

Foruzaingoaren agenteak entzerruaren aurretik.

2012ko Sanferminak direla-eta, Foruzaingoak prestatu duen zerbitzu berezia 750 agentek osatzen dute; haien xedea ospakizunek iraun bitartean herritarren segurtasuna zaintzea da, jendetza handia biltzen duten haiena bereziki; horrekin batera, zirkulazio-araudia betetzen dela zainduko dute, horretarako prebentzioko kontrolak ezarriz Nafarroako hiriburura sartzeko bideetan.

Era horretan, Foruzaingoak emango duen zerbitzua funtsezko lau jardueratan oinarrituta osatuko da: herritarren segurtasuna, Iruñeko erdigunean bereziki ospakizun nagusiak egin bitartean; hiriburuan bat egiten duten Iruñeko ingurabide eta sare nagusiaren zaintza prebentiboa; Aginpidearen Ordezkariarenak diren lanak zezen-ospakizunetan, eta delituak ikertzea, diru-zorroak lapurtzea batez ere, eta baita lesioak eragiten dituzten festa-egunetan sortzen diren borrokak ere.

Festak hasi aurretiko ekintza modura, ekainaren 25etik kontrolak egiten hasi dira jada Iruñeko sarrerako zenbait bidetan, bai eta autobus- nahiz tren-geltokietan ere.

Kontrol horiei Txakur Gidarien Taldeak eta Esku hartze Berezien Taldeak laguntzen diete. Haien helburua drogak, substantzia estufazienteak, armak eta lehergailuak hautematea da, bai eta indarkeria erabili edo antolatutako gaizkile-talde batekoak izan daitezkeen pertsonak hautematea ere. Edozein susmoren aurrean, agenteek egokiak iruditzen zaizkion pertsona guztien identifikazioa eskatzen dute. Bidaiariek dituzten ekipaje eta elementuen ausazko ikuskatzeak ere egiten dira.

Ekintza horiek guztiak Foruzaingoaren Trafikoko atalak ezarritakoekin koordinatuta egiten dira eta beste segurtasun indar batzuekin egindakoekin koordinatuta, dauden baliabideen kudeaketan ahalik eta eraginkortasun handiena bermatze aldera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa