(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Aldi baterako erakusketa 2020-2021

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Kausaren ahotsak: karlismoaren propaganda eta hedapena.

Prentsa-kiosko

Prentsa-kiosko

Karlismoaren Museoan ikusgai dago “Kausaren ahotsak: karlismoaren propaganda eta hedapena” erakusketa, Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta komisarioaren ardurapean. Erakusketa zabalik egonen da 2020ko azaroaren 27tik 2021eko apirilaren 11ra arte.

Lau esparrutan antolatu da eta, haien bidez, karlismoak sorturiko propaganda aztertzen da, baita hura zabaltzeko erabilitako bideak ere.

Lehenbiziko esparruan, propaganda kontzeptuaren jatorria eta esanahia azaltzen dira, eta zer-nolako bilakaera historikoa izan duen XVII. mendeaz geroztik, batez ere azken karlistaldia (1872-1876) bukatuz geroztik.

Bigarren esparruan, kale bat birsortu da Diego Escribano Lizarrako artistak (Ottstuff) eginiko horma-irudiekin. Lizarrako Udalak lagatako hiri-altzariak ere paratu dira, karlismoak kalea nola erabili duen sakon lantzeko; izan ere, kalea, ibilaldi, manifestazio, prozesio eta erromesaldi anitzen agertokia izateaz gain, karlismoaren propaganda-ekoizpen joria kokatzeko gunea ere izan da: banderak, pankartak, abesti eta kontsignak, hitzaldiak, kartelak edo paskinak.

Hirugarren esparruan zirkulu karlista bat birsortu da, eta espazio horien zeregina aztertu: topaleku eta prestakuntza-leku izan dira, politikarako eta aisialdirako biltoki, harremanetarako leku, iragana gogoratzeko eta ospatzeko gune. Azken batean, haiek izan dira, komisarioak azpimarratzen duenez, “oroimen karlistaren eta haren zabalkundearen gune nagusiak, aldaketen jasotzaile pribilegiatuak”.

Laugarren esparruan etxe karlista bat birsortu da, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikotik ekarritako altzariekin. Etxeak zeregin handia bete zuen heziketa informalean eta balioen transmisioan, esparru hartan karlismoaren kausaren aldeko sinbolo bereizgarrien bidez sendotu baitzen oroitzapenen, kontakizunen eta bizipenen nahastura.

Esparru horiez gain, museoaren patioan prentsa-kiosko bat paratu da, egunkari eta aldizkari karlistak erakusgai dituena. Esparruak musika bidez girotu dira, karlismoaren musika-errepertorioko audioekin.



Muraria enpresako José Miguel Parrak egin du erakusketaren diseinua, eta museoko funtsetako eta dokumentazio-zentroko jatorrizko obrak jarri dira ikusgai. Horietarik, 107 pieza dohaintza partikularren bidez iritsi dira, eta beste 61, berriz, Alderdi Karlistaren Jesús Martín Alíasen eta José Ángel Pérez-Nievas Abascalen gordailuetakoak dira.

Lagundu duten erakundeak

Erakusketa honetarako Lizarrako Udalaren laguntza izan da, hiri-altzari batzuk laga baititu, baita erakunde hauen guztien laguntza ere: Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Nafarroako Liburutegia, Iruñeko Udal Artxiboa, Nafarroako Unibertsitatearen Artxibo Nagusia, Nafarroako Unibertsitatearen liburutegia eta Arabako Fournier Karta Museoa.


Katalogoa

Hitzaldi Zikloa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa