(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Zine buruzko lantegieta

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Karlismoaren Museoak zineari buruzko mikrolantegietan era aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Hala, 2019ko apirilaren 29a arte bisitatu daitekeen Karlismoa zinemaren ikuspuntutik: karlismoa narrazio zinematografikoan erakusketatik ateratako eszena bat filmatuko duzue.

 

ZINEARI BURUZKO GOIZ PAREGABE BATEAN PARTE HARTU NAHI?

Pour Don Carlos

Larunbatero pelikula baten eszena erreproduzituko dugu. Nafarroako arlo zinematografikoarekin (CLAVNA-NAPAR) lotutako pertsona ospetsu batek edo, zenbaitetan, pelikularen zuzendariak berak filmaketen funtzionamendua azalduko digu, eta goizean tokian bertan lan egiten duen ekipo bilakatuko gara.

Eszena mugikorrarekin grabatu eta editatuko dugu eta Karlismoaren Museoaren webgunean argitaratuko dugu gure abentura sareetan partekatu ahal izateko.

Gainera, museoak making off bat egingo du, gure lagunei erakutsi eta filmaketa goiza oroitzeko erabili ahal izango duguna.

Martxoak 23

10:30etik 11:30era Crónica de la Guerra Carlista (1988) pelikulatik filmatuko den eszena ikustea. Filmaren zuzendariarekin, José María Tudurirekin, ikusiko dugu eta birsortze historikoko zinemaren filmaketa-ekipoen oinarrizko funtzionamenduaren nondik norakoak emango dizkigu.

Zuzendariak emango digun informazioarekin eta aldez aurretik idatzita izango dugun gidoiarekin, ekipoaren barruan zertaz arduratu nahi dugun aukeratuko dugu: interpretazioa, errealizazioa, scripta, kameraria…

11:40etik 12:40ra Ekipoa sortzea, funtzioak banatzea, dekoratua, karakterizazioa eta entseguak.

12:50etik 13:50era Eszena filmatzea eta editatzea (aldez aurretik mugikorrean deskargatu eta instalatuko dugun aplikazio bat erabiliz).



Errementari

Martxoak 30

Ordutegia: berdina

Gonbidatua: Joaquín Calderón

Pelikula: Zalacaín el aventurero (1954, Juan de Orduña)

Apirilak 6

Ordutegia: berdina

Gonbidatua: Julio Mazarico

Pelikula: Errementari (2017) Paul Urkijo Alijo

Apirilak 13

Ordutegia: berdina

Gonbidatua: Helena Bengoetxea

Pelikula: Pour Don Carlos (1920) Musidora eta Jaime de Lasuén


Kartela
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa