(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
GOGOETAK arte garaikidetik

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

KARLISKATURAK

Umorea lubaki gisa

Jakina da historia berrikusteak zailtasun, ertz eta angelu itsu asko dituela, eta horiek askotan samurrak ez direla. Batez ere historia gerra batean oinarritzen bada –hiru kasu honetan–, are gehiago kontuan harturik gizarteak eta herriak babesten zutela eta gerra zibil fratrizida bihurtu zela. Gertaera haiek urrun daude, eta belaunaldi asko pasatu dira orduz geroztik. Horregatik orain posible da umorez interpretatzea eta karikaturen bidez sinplifikatzea.

Gainera, karlistaldietan prentsa asko inplikatu zen; alderdikeriaz jokatu zuen, agertu baitzen edo batzuen alde erabat edo besteen alde. Eta, beraz, karikaturak egiten ziren. Izan ere, umore garratza, esajerazio formala eta topiko tipikoak orokorrak eta jenialak izan ziren egunkari askotan: "El Papagayo", "La Flaca", "El Buñuelo", "La Avispa", "La Bomba" eta "el Loro", besteak beste. Horietan, maiz agertzen ziren pertsonaia batzuen karikaturak: On Karlos, apez trabukodunak, Isabel II.a.

XIX. mendeko karikatura eta umorista grafiko horiek ezagutzeko, museoaren "Gogoetak arte garaikidetik" programaren barruan, erakusketak murgildu nahi gaitu mugimendu horren topiko, errealitate, goiburu eta zirkunstantzietan. Garaiko gerra baten erdian (zoritxarrez gaurkoak gogorarazten dizkiguna), porrota baten umore beltzean murgiltzen gara, gerra zibil absurdo baten umore absurdoan, gertaera haiek urrun egoteak ahalbidetzen duen umore ironikoan.

César Oroz

Maiatza-Iraila 2022



 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa