(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Ikastetxeentzako jarduerak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Nafarroako Museoak jakinarazten dizue jada erreserba dezakezuela eguna eta ordua Museoak 2021-2022 ikasturtean antolatuko dituen jarduera didaktikoetarako.

Erreserbak telefonoz eginen dira, 848 42 64 93ra deituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

Museoko sarrerak, jarduerak eta material didaktikoa dohainik dira ikastetxetarako. Gaztelaniazko edo euskarazko bertsioak eska ditzakete.

Posta elektronikoa: didactica.museo.navarra@navarra.es

Bisita gidatuak

Bisita gidatua Historiaurreko gelan

Hezkuntzako maila guztietara eta ikastetxe bakoitzaren eskakizunetara egokitutako bisita gidatuak.

Ibilbide kronologikoak planteatzen dira, Historiaurretik XXI. mendea arte, baita gaikakoak ere, zenbait alderdi hartuz, adibidez geometria artean, giza gorputzaren irudiak, animaliak, garraiobideak, moda, elikadura, eta abar.

igo

Bisita antzezpenarekin

Visita teatralizada "Teseo y el Minotauro, los mosaicos del Museo de Navarra"

Bisita antzezpenarekin

Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat, batez ere.

Erakusketako piezekin lotutako historiak kontatzen ditu pertsonaia historiko edo mitologiko batek, beste garai batzuetako artea eta bizimoduak ikasleei erakusteko. Gaur eguneko bizimoduarekin dauden antzekotasunak eta desberdintasunak azaltzen dira.

Teseo eta Minotauroa; Nafarroako Museoko mosaikoak.

Abda eta Leireko kutxatila; kristauak, judutarrak eta musulmanak Erdi Aroan.

Katalina Ozkarizkoa, Berpizkundeko margolari nafarra.

igo

Lantegiak

Eskola lantegiak

Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.

Asteartetik ostiralera egiten dira, urritik maiatzera. 9:30etan eta 11:00tan. Gaztelaniaz eta euskaraz.

Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu.

Ikastetxe bakoitzak gehienez lau lantegitan har dezake parte lauhileko bakoitzean.

Hitzordua erreserbatuz gero, erantzunkizunez jokatzea eskatzen da.

Umeak museoan esperientzia segurua izan dezaten behar diren neurri guztiak egokitu ditugu.

2021-2022 ikasturtea:

2022ko apirilean eta maiatzean garatuko diren lantegiak Jabier Villarreal Armendariz artista nafarrari buruzko erakusketaren barruan kokatzen dira. Imajinario eta paisaia kritikoen kartografia izeneko erakusketa izango da haur eta lehen hezkuntzarako proposatzen ditugun jardueren ardatza.

 

igo

Mailegurako maletak

Historiaurreko maleta

Historiaurreko maleta

Historiaurreko eta Erdi Aroko Zigiluen maletak

Zenbait hezkuntza mailatara egokitu dakizkiekeen baliabide didaktikoak aurkezten dituzte. Historiaurreko eta Erdi Aroko curriculumeko edukiak garatzeko bide ematen dute.

Bi astean uzten dira, dohainik. Nafarroako Museoan hartu eta itzultzen dira, ezarritako epean, aldez aurretik eskatuta telefono honetan: 848 426 493.

igo

Irakasle prestakuntza

Mintegia: Museotik aztarnategira, gure Historiaurrea ezagutzea.
Argibideak 
Irakaslea: Javier Armendáriz, arkeologoa.
Koordinatzaileak: Ana Redín, Nafarroako Museoa, eta Mª Paz Eizmendi, Iruñeko ILZko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako aholkularia. Tel.: 948.291.728
e-mail: sociales.cap.pamplona@educacion.navarra.es

Parte-hartzaileak:
Merche Osés Urricelqui
IES Tierra Estella / Lizarraldea BHI
La Edad de Hierro en Navarra. El poblado de Las Eretas  DBHko 1.rako

José Miguel Legarda Sembroiz
IES Tierra Estella / Lizarraldea BHI
Edad de los metales y megalitismo DBHko 1.rako

Elisa Gómez Chozas
Iruñeko Arte Eskola
Diseño de recortables de vestimenta en la Prehistoria Arte batxilergorako

Ana González Bazo
Lekarozko BHI 
La Prehistoria, características y formas de vida DBHko 1.rako

José Daniel del Castillo
Iruñeko Salestarren Ikastetxea
Programazioa | La Prehistoria en Navarra Batxilergoko 1. eta 2.erako

Celia Martín Larumbe
Zizur Nagusiko BHI
El Megalitismo 
DBHko 1.rako

Maribel Erro Lizarraga
Corellako Alhama BHI
"Al principio" (kamishibai)
Sostengu gelako ikasleentzat.

Gorka Bueno Urricelqui
Iruñeko Biurdana BHI
Interneteko baliabideen bilduma, DBHko 1.rako

Daniel Sánchez Aguirreola
Iruñeko Jesusen Alabak ikastetxea
La máquina del tiempo DBHko 1.rako

Jorge Amezketa
Askatasuna BHI Gizakiaren eboluzioa, Metal aroa DBHko 1.rako
 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa