(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Etnografiako dokumentalak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Museoaren zeregin garrantzitsu bat da ondare etnologikoarekin lotutako ondare immateriala biltzea eta dokumentatzea ikus-entzunezkoen formatuan. Helburu horrekin, Huescako Pyrene P.V. ekoizlearekin lankidetza iraunkorra sinatu zen 2001. urtean. Ekoizle hori dokumental etnografikoan espezializatua dago eta, horri esker, Nafarroako azken eskulangileen jarduera jasotzeko programa sail bat grabatu da, baita gure erkidegoko zenbait jai eta ohiturak ere. Denak kontsultatu eta maileguan har daitezke Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean. Gehienak argitaratu eta salgai jarri dira Nafarroako Gobernuko Argitalpen funtsean.

 Dokumentalak 2014

 Kondairak gordetzen dituzten harriak Nafarroan

Lan berri horren izenburua “Piedras con leyenda en Navarra (Kondairak gordetzen dituzten harriak Nafarroan)” da, eta bertan jorratzen da, alde batetik, harrizko zenbait elementuren eraikuntzari (haietako anitz Historiaurrekoak) lotutako herri-kondairen gaia edo eraikin horiekin erlazionaturiko pertsonaia mitikoena, eta, bestetik, forma bereziko edo azalpen zaileko formazio natural batzuena. Horrekin batera, harrien inguruan Nafarroan gaur egun oraindik egiten diren erritu batzuk deskribatzen dira.

 

igo

Dokumentalak 2012

Grabazioa Santa Koloman (Mendaza)

2012an "Sendatzeko santutegiak Nafarroan" izenburuko dokumental bat grabatu da. 78 minutu irauten du, eta sendatzeko sinesmen eta errituak biltzen ditu, ondoko kultuleku hauetan: San Gregorio Ostiakoa (Sorlada), San Migel (Aralar), Santa Kiteria (Biloria), San Jorge (Azuelo), Santa Felizia (Labiano), Santa Koloma (Mendaza), San Kiritz (Nabaskoze), Sanjuanxar (Igantzi), Konjuruen Ama Birjina (Arbeitza) eta San Urbano (Gaskue).

Aurkezteko bideoa

igo

Dokumentalak 2011

Cañamares familia dokumentala grabatuz

Cañamares familia dokumentala grabatuz

2011n museoak hiru documental grabatu zituen, gai hauei buruzkoak:

"Los cortadores de madera", "Los Elizaga y los Montero, dos familias de gaiteros de Estella" y "La fabricación de la gaita"

igo

Dokumentalak 2009

Berbintzanako txertatzaileak.

Berbintzanako txertatzaileak

2009an grabatu zituen lau dokumental, gai hauei buruzkoak:

"El cestero de Peralta", "La churrería de La Mañueta", "Los injertos de la vid en Berbinzana" eta "Las hilanderas de Ochagavía".

(Nahi duzun dokumentala ikusteko, hautatu http://www.navarchivo.com/, Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren web orria).

igo

Dokumentalak 2001 - 2008

Altsasuko uztargilea

 Altsasuko uztargilea

Bederatzi urte hauetan dokumental asko grabatu dira Nafarroan. Hona hemen haien izenburuak:

"Cestos de castaño" (Berrizaun), "El kaikuegile de Oitz" (Oitz Malerreka), "Kaikuak y cuajadas" (Sunbilla), "Los rastrillos", "las carracas", "El cucharero de Oitz" (Oitz Malerreka), "Estelas discoideas" (Garralda eta Iruña), "San Gregorio Ostiense" (Sorlada), "San Miguel de Aralar" (Gares, Iruña eta Aralar), "Esparteros de Sesma", "El último escobero de la Berrueza" (Nazar), "Escobas de brezo" (Bakaiku), "El guante de laxoa" (Beintza-Labaien), "Los últimos hortelanos de la Mejana" (Tutera), "El cañicero de Tudela", "Los danzantes de Muskilda" (Otsagabia), "La pesca tradicional" (Mendabia, Arruazu eta Lizarra), "Juan Lobo y el Baile de la Balsa" (Torralba del Río), "El alpargatero de Pitillas", "Los Ballesteros de la Santa Cruz de Cintruénigo", "El yuguero de Altsasu", "El cordelero de Tafalla", "La fiesta del obispo en Burgui", "La laya navarra" (Gares, Erriberri, Ezkurra eta Monteagudo), "Los tejados de tablilla" (Hiriberri Aezkoa), "El tonelero de San Adrián", "El pelotero de Viana", "Palomeras de Etxalar", "La siembra y la siega en Fitero", "Joaldunak" (Ituren eta Zubieta), "El carnaval de Lantz", "La sidra en Lesaka", "La fiesta de la sidra en Arizkun" eta "La Bajada del Ángel de Tudela".

(Nahi duzun dokumentala ikusteko hautatu http://www.navarchivo.com, Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren web orria).

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa