(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Ikasleentzako Kontzertuak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Musikaz gozatzeko beste modu bat

 
Conciertos Escolares

Ikasleentzako egin den azken kontzertuetako bat, Baluarte Auditorioan.

Programa hau aitzindaria da Espainian (1993-94 ikasturtean egin zen lehenengo edizioa). Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako Nafarroako ikasleek ikastetxeetan jasotzen duten musika trebakuntza osatzea da programaren helburu lehena. Horretarako, beraientzat propio antolatutako kontzertuetan hartzen dute parte. Kontzertu didaktikoetan gehien erabiltzen den formula ipuin musikalena da. Lan horietan, ipuinaren eta musikaren magia uztartzen dira, eta osagai didaktikoak garrantzi handia izaten du; izan ere, hezteaz gainera, haurrek kontzertu batean nola egon eta jokatu behar duten ikasten dute
 
Ikasleentzako kontzertuetara joanez gero, hiru jarduera egiten dira. Batetik, aurretiko prestakuntza dago, ikasgeletan egiten dena. Musika irakasleen bizkar geratzen da zeregin hori. Bestetik, kontzertuan bertan parte hartu behar dute. Eta, azkenik, hortik eratorritako eskolako lanak daude. Urtero-urtero, 25.000tik gora ikaslek hartzen dute parte programa honetan.

Modu horretan, artea haurrengana hurbiltzeko egiten da lan, eta, aldi berean, baita ikus-entzule berriak sustatzeko ere.

Ikasleentzako Kontzertuak are gehiago zabaldu dira orain, eta Familientzako Kontzertuak ere egiten dira.

Jendearentzako kontzertu irekiak izan ohi dira, eta aparteko saio batean egiten dira, Ikasleentzako Kontzertuetako programa berberarekin. Hartara, ikasleen senitartekoek ere musika esperientzia honetan parte hartu ahal izango dute, ikasleekin batera.

Nafarroako Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoak lagundutako programa da; izan ere, Orkestra honek Hitzarmen bat dauka sinatuta Nafarroako Gobernuarekin. Eta Fernando Palacios musika pedagogoa eta musikagilea da programaren aholkulari nagusia.

MUSIKA MARTXAN
Conciertos Escolares-Conciertos en Familia
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea

Koordinazio orokorra
Toña Trueba
Telefono zenbakia: 848 424681
Helbide elektronikoa: atruebas@cfnavarra.es

Esperanza Asiain
Telefono zenbakia: 848 424682
Helbide elektronikoa: easiaina@cfnavarra.es
Fax zenbakia: 848. 424624
Web orria: http://www.cfnavarra.es/conciertosescolares/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa