(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Nahaste muskulu-eskeletikoen inguruko jurisprudentzia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nahaste muskulu-eskeletikoen arloko epaien zerrenda aurkezten dugu, interesgarria delako.

Datu-base hau osatzen duten ebazpen judizialen laburpena "hitz giltzarrien" arabera egin da, hala nola: bipedestazioa, gainahalegina, pisuak jasotzea, mugimendu errepikakorrak...

2002ko maiatzaren 20ko Epaia, Aragoiko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: kaleratzea; lubalgia, bizkarreko uzkurdura, mina; zamak eskuz manipulatzea; prestakuntza, eskuliburua, ikastaroak.

2002ko abenduaren 12ko Epaia, Aragoiko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: prestazioen errekargua segurtasun-neurriak ez egoteagatik; lan-istripua; gainahalegina; lunbalgia, lunboziatika; zamak eskuz manipulatzea; lanpostuen aldaketa; langile bereziki sentikorra.

2005eko maiatzaren 25eko Epaia, Kantabriako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: lanbide-gaixotasuna, lan-istripua eta lanarekin lotutako gaixotasuna; mugimendu errepikakorrak goiko gorputz-adarrean, besoaren flexio eta errotazio mugimendua inklinazio zerbikalarekin; mikro traumatismo metakorra, supraespinosoaren tendinitisa.

2005eko ekainaren 6ko Epaia, Kataluniako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: kalte-galeren kalte-ordaina, erantzukizun zibila, zirkulazio-istripuetarako baremoa; lanbide-kontingentziarik ez egotea; hernia diskala, lunboziatika; mugimendu errepikakorrak, zamak eskuz manipulatzea.

2006ko otsailaren 6ko Epaia, Madrilgo Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: ezintasun iraunkor osoa eta partziala adieraztea, lanbide-kontingentzia zehaztea, lanbide-gaixotasuna; lanbide-gaixotasunen zerrenda; quervain-en gaixotasuna, tendinitisa, tendoietako zorroen nekea, mina; bultzada, bihurdura, piezak biratzea, goiko gorputz-adarren mugimendua.

2006ko maiatzaren 8ko Epaia, Gaztela eta Leóneko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: lan-kontratua azkentzea; lunbalgia, kontraktura zerbikala; lan-istripua; kamioia gidatzea; gorputz osoaren bibrazioak; kuxina, eserlekua; enpresaburuaren ez-betetze larria; osasuna zaintzea; lanpostua aldatzea; istripuen ikerketa; langile bereziki sentikorrak.

2006ko irailaren 25eko Epaia, Gaztela eta Leóneko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: lanbide-kontingentzia zehaztea, lanbide-gaixotasuna; lanbide-gaixotasunen zerrenda; karpo-kanalaren sindromea, erpuru malgukia; mugimendu errepikakorrak, eskumuturraren luzapena; arriskuen ebaluazioa, osasuna zaintzea.

2007ko azaroaren 9ko Epaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: prestazioen errekargua; azterketa ergonomikoa; gainahalegin jarraitua, jarrera behartuak, zamak eskuz erabiltzea; lanbide-gaixotasuna, hernia diskala, sindrome subakromiala.

2008ko urtarrilaren 30eko Epaia, Bartzelonako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: kalte-galeren kalte-ordaina, erantzukizun zibila, zirkulazio-istripuetarako baremoa, ezintasun iraunkor osoa, prestazioen errekargua, lanbide-gaixotasuna, endekapenezko tendinitisa, mugimendu errepikakorrak, jarrerak, gainahaleginak, zamak eskuz manipulatzea; lanpostua aldatzea.

2008ko martxoaren 11ko Epaia
, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: lanbide-kontingentziak zehaztea; lanbide-gaixotasunen koadroa; atzemate mugimendu errepikakorrak goiko gorputz-adarrarekin; normalean etenaldiak ez egitea; karpo-kanalaren sindromea.

2008ko uztailaren 1eko Epaia, Murtziako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: arriskua haurdunaldian; kontratua etetea hardunaldian eta edoskitze-aldian arriskua dagoelako; mutuen arteko protokoloa; bipedestazio estatikoa.

2008ko urriaren 1eko Epaia, Aragoiko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: prestazioen errekargua segurtasun neurriak ez egoteagatik; jarrera behartuak, gainahalegina, zamak eskuz erabiltzea; aldi baterako ezintasuna, ezintasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako; lan-istriputik eratorritako lunbalgia, bizkarreko uzkurdura eta hernia diskala; lanpostuaren azterketa ergonomikoa.

2008ko urriaren 20ko Epaia, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salak emandakoa: lanbide-gaixotasuna, epikondilitisa; lesioaren eta lanaren arteko lotura.

2008ko azaroaren 26ko Epaia, Gaztela eta Leóneko Lan arloko Salak emandakoa: kontingentzia zehaztea, karpo-kanalaren sindromea; mugimendu errepikakorrak eta zamak eskuz erabiltzea.

2008ko abenduaren 1eko Epaia, Murtziako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: amatasunaren babesa; arriskua haurdunaldian eta edoskitze-aldian; kontratua etetea haurdunaldian eta edoskitze-aldian arriskua dagoelako; zama fisiko estatikoa etengabeko bipedestazioarengatik, gainahalegina, pisuak altxatzea eta mugimendu errepikakorrak.

2008ko abenduaren 9ko Epaia, Murtziako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: amatasunaren babesa; arriskua haurdunaldian eta edoskitze-aldian; kontratua etetea haurdunaldian eta edoskitze-aldian arriskua dagoelako; harremana disolbatzaileekin eta pinturekin, 8 ordu oinez, objkektu pisutsuak hartzea eta gaueko lanaldiak.

2008ko abenduaren 12ko Epaia, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekin Auzien Salak emandakoa: lanbide-kontingentziak zehaztea, lanbide-gaixotasun ez-egiaztatua; mugimendu errepikakorrak.

2009ko urtarrilaren 29ko Epaia, Kanaria Handiko Las Palmaseko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: prestazioen errekargua, aldi baterako ezintasuna; lunbalgia; lanbide-gaixotasuna; lan-istripua; mugimendu errepikakorrak, jarrera behartuak eta zamak eskuz erabiltzea; medikuaren azterketa zehatza.

2009ko otsailaren 13ko Epaia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: lanbide-kontingentziak zehaztea; jarrera behartuak eta mantenduak, mugimendu errepikakorrak tentsio muskularrarekin, bipedestazioa, goiko gorputz-adarren jarrera mantenduak; zerbikalgia, hernia diskala.

2009ko otsailaren 16ko Epaia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: kontingentzia zehaztea; lanbide-gaixotasuna, lan-istripua; ahalegin fisikoa, zamak jasotzea, mugimendu errepikakorrak; nahaste muskulu-eskeletikoa goiko gorputz-adarrean, tendinitisa, mina sorbaldan.

2009ko otsailaren 27ko Epaia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salak emandakoa: kontingentzia zehaztea; lan istripua, kontingentzia arrunta; gainahalegina, zamak jasotzea; gerriko mina, hernia diskala.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa