Medline, EMBASE, Science Citation Index (ISI Web of Knowledge) eta IME datu-baseetako 2000-2005 aldiko aipu bibliografikoak lortu dira. NSZ-O (Nafarroako Osasun Zerbitzua - Osasunbidearen) 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetako Memoriak ere erabili dira, informazioa aipaturiko datu-baseetakoekin egiaztatuz. Argitalpen bakoitzeko eragin-faktorea (SCI) gehitzen da.
Egile eta horien argitalpen guztien kokapena mugatuta dago, aldizkaria indexatuta baitago eta aipu egiten zaien egile guztien eta bakoitzaren datu pertsonalak ez baitaude. Horregatik, Nafarroako Osasun Publikoko sistemako egileren bat edo argitalpenen bat sartzea ahaztu bazaigu, arren, aipu bibliografiko osoa investigacion.salud@cfnavarra.es helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu; behin haren indexazioa aipaturiko datu-baseetan egiaztatuta, barneratu egingo da.
Denbora tarte horretan 1.222 artikulu argitaratu dira.