Anales del Sistema Sanitario liburuaren azala
Anales del Sistema Sanitario de Navarra liburua izaera zientifikoko lau hilabeteko argitalpena da. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak argitaratu eta sustatzen du. Nazioarteko aitorpena du, eta 2009. urtean Science Citation Index Expanded izenekoan 0,307ko inpaktu indizea lortu zuen. Gainera, datu base hauetan jasota dago: Índice Médico Español (IME); Excerpta medica (EMBASE); Index Medicus (Medline); Índice Bibliográfico Español en (IBECS) eta SCIELO. Horri esker, munduko ikertzaileen artean zabalkunde eta erabilera handia du. Aldizkari honen bidez, osasun profesionalei ikerketaren emaitzak adierazi eta zabaltzeko bidea eskaini nahi zaie.