Castellano | Euskara | Français | English
Argitalpen honetan azaltzen da zer den MAPPA eredua-Ikusmuga (Jarduteko Atributu eta Prozesu Kliniko Lehenetsien Mapa), prozesu kliniko lehenetsien kalitatezko atributuak jorratzeko eta zehazteko proposamen metodologikoa, zerbitzuek osasun arloko emaitzak hobetu ditzaten.
Argitalpenaren azala
Kudeaketa eredu hau diseinatzeko, interes talde guztiak hartu dira kontuan eta prozesu klinikoak metodologiaren ardatz nagusi moduan hautatu dira. Prozesu klinikoei buruz hitz egiteak (patologiak eta prozedura diagnostiko eta terapeutikoak) hiru eragile nagusien arteko komunikazioa errazten du: pazienteak, klinikoak eta kudeatzaileak.
MAPPA Eredua-Ikusmuga Kudeaketa Klinikora egindako hurbilketa da, eta horretan, kudeatzaileak klinikara eta klinikoak kudeaketara hurbildu behar dira.
Ikusmuga ereduak inertziarekiko zaletasuna hautsi eta arreta prozesuei "begi berriekin" begiratzea proposatzen du, jarduteko hobekuntza arloak aztertuz eta hautatuz, pazienteei eskainitako osasun prestazioa bermatzeko edo hobetzeko.
Azaldutako metodologia unitate edo zerbitzu kliniko bati zein osasun erakunde edo zentro bati aplikatzeko modukoa da.
Osasun arloko emaitzak hobetuz (Dokumentu osoa PDFn)