(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
IHESA

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Osasun Publikoaren Institutua
Osasunaren Sustapenerako Saila
Tel.: 848423450
www.isp.navarra.es

GIB bidezko infekzioa munduan 33 milioi laguni eragiten dion osasun-arazoa da. Gehien kaltetutako biztanleria Sahara Azpiko Afrikakoa da, ONUSIDA programaren datuen arabera eta, Espainian, guztira, 150.000 pertsona daudela kutsatuta uste da Osasun, Gizarte-Politika eta Berdintasunerako Ministerioaren datuen arabera.

Espainian, gainerako munduan bezala, jende askok (gutxi gorabehera, %25ak) ez daki GIB birusaz kutsatuta dagoenik eta, beraz, jakin gabe transmititu dezakete eta tratamendua, artapena eta laguntza garaiz jaso ez. Horregatik, garrantzitsua da lanean jarraitzea eta GIB birusa detektatzeko probak egitera iristea sustatzea.

Nafarroan, egun, GIB birusa diagnostikatuta bizi diren pertsonen kopurua mila pasatxokoa da eta 250 bat lagun beraiek ez dakitela kutsatuta daudela kalkulatzen da.

2010eko abenduaren 1a, kontzientziazio publikoa eta GIB-aren prebentzioan bustiko den gizartea sustatzeko gizarte-ekintzarako eguna da. Aurten, "Maitatu zaitez. Egin proba. Erabili preserbatiboa." ikurritzarekin, Espainiako Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen artean koordinatutako kanpaina GIB-aren diagnostiko goiztiarra sustatzera eta infekzioari aurrea hartzera bideratuta dago.

Sendatuko duen tratamendurik edo txertorik ez dagoenez, GIB-ari aurre egiteko elementurik garrantzitsuena etengabeko jarraipenak jarraitzen du izatean. Sexu bidezko transmisioa ekiditeko –egun transmisio-bide nagusia gure inguruan–, preserbatiboa, gizonezkoena nahiz emakumezkoena, sistematikoki eta behar bezala erabiltzea da metodorik eraginkorrena, eta, gainera, sexu-transmisiozko beste infekzioen aurka era babesten du eta planifikatu gabeko haurdunaldiak saihesten dira.

Infekzioa detektatzeari dagokionez, gogoratu behar da edonork eska diezaiokeela familiako sendagileari proba modu konfidentzialean eta doan egitea edozein

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa