(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Europako Minbiziaren aurkako Kodea

 

Minbizia lehentasunezko eritasuna da Nafarroako herritarren osasunari dagokionez, izan ere, horren eragina gero eta handiagoa da, Espainian eta Europan bezalaxe, eta heriotza eragile nagusietakoa bihurtu da.

Minbiziak Nafarroan duen intzidentzia Espainian duenaren antzekoa da: 341 kasu 100.000 biztanleko gizonen artean eta 208 kasu 100.000 biztanleko emakumeen kasuan. 2017an, minbizia zuten 1.586 pertsona hil ziren Nafarroan, eta horien % 61 gizonak ziren.

Gizonengan, prostatako minbizia (% 20), kolon-ondesteko minbizia (% 18) eta birikako minbizia (% 14) dira intzidentziarik handiena dutenak, baina 2017an heriotza gehien eragin zutenak hauxek izan ziren: birikako minbizia (249 heriotza, minbiziak eragindakoen % 26) eta kolon-ondesteko minbizia (159 heriotza, minbiziak eragindakoen % 14).

Emakumeengan, bularreko minbizia (% 28); kolon-ondesteko minbizia (% 13) eta birikako minbizia (% 7) dira gehien diagnostikatu ohi direnak, baina heriotza gehien eragin zutenak hauxek izan ziren: kolon-ondesteko minbizia (% 17), bularreko minbizia (% 12) eta birikako minbizia (% 11).
 

Egun, birikako minbizia da heriotza goiztiarraren edo 75 urtetik beherakoen heriotzaren eragile nagusia Nafarroan, gizonen heriotzen % 15 eta emakumeen heriotzen % 11 eragiten duelarik. Bularreko minbizia eta kolon-ondesteko minbizia, halaber, 75 urtetik beherakoen heriotza eragiten duten 3 kausa nagusien artean daude.
  

Minbizia prebenitzeko gomendioak

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) kalkuluen arabera, minbizi kasuen % 30 eta % 50 bitartean saihesten ahal da. Herritarrentzako gomendioak Europako Minbiziaren aurkako Kodean bilduta daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa