(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

 

Garrantzitsua da nork bere buruari mugak jartzea. Edatea erabaki baduzu, beti neurrian.

Alkohol kontsumoa murriztea edo saihestea onuragarria da zure osasunarentzat.

 

Kanpainaren justifikazioa

Alkoholaren kontsumoa osasun publikoko arazo bat da. Substantzia psikoaktibo bat da, droga bat, gizartean oso errotua dagoena. Gure bizitza sozial eta kulturalaren zati bat da eta, oro har, permisibitate handiegia ikusten da alkohol kontsumoaren aurrean, baita kontsumo hori gehiegizkoa denean ere. Baina, aldi berean, alkoholismoarekin lotzen den oro gaitzesten da, baita alkohol kontsumoarekin lotura duten jokabideak ere (erasoak, ausarkeriaz gidatzea, etab.). Gehien kontsumitzen den substantzia psikoatiboa da, eta kalte gehien eragiten dituena bai gizarte mailan bai maila pertsonalean.

Drogen kontsumoa eta abusua eta, hartara, alkoholarena, pertsona bakoitzak hautematen dituen arriskuen eta onuren mende dago zati batean, eta hautemate pertsonal hori, berriz, oso lotuta dago hautemate sozialarekin.

Alkohola kontsumitzea horren normaltzat jotzen den gurea bezalako gizarte batean, murriztu egiten dira gainerako substantziekin alderatuta hautematen diren arriskuak eta, hartara, areagotu egiten dira bai kontsumitzen duten pertsonen kopurua bai kontsumitzen den kantitatea. Edaten da sozializatzeko, ospatzeko, plazera lortzeko, kontuan hartu gabe gehiegi edo modu trinkoan kontsumitzeak nahi ez diren egoerak eragin ditzakeela (istripuak, erasoak, lesioak...).

Gizartean duen irudi toleranteak eta publizitate engainagarriak ondorio negatiboak gutxiesten eta kontsumoa normalizatzen lagundu dute. Helduek kontsumoarekin duten permisibitatea ohituraren, errituaren edo gizarte harremanen egunerokotasunaren ondorioa da, eta normaltasunez ikusten da.
 

 

 
Helburuak

  1. Murriztea gizarteak alkohol kontsumo gehiegizkoarekin duen tolerantzia.
     
  2. Informazioa ematea, gizartean eztabaida sustatzeko alkohol kontsumoaren, familiaren rolaren eta gehiegizko kontsumoarekiko tolerantziaren inguruan.
     
  3. Helduak sentsibilizatzea alkohol gehiegi kontsumitzeak dituen ondorioen aurrean.
     
  4. Ezagutza ematea uste faltsuen gainean hausnartu ahal izateko: jende guztiak ez du edaten, ohi dena ez da beti gomendagarriena, ospakizunetan eta bilkuretan ez da beti alkohola edaten, etab.
     
  5. Animatzea alkohol kontsumoa kontrolatzen eta osasuna hobetzen lagunduko duten ekimenak abian jartzera eta, orobat, norberarentzat zein seme-alabentzat osasungarria eta arduratsua izanen den ingurune baten alde lan egitera. Pertsonek hainbat gauza egin ditzakegu gure osasuna hobetzeko. Baita gizarteak ere.
     
  6. Gizarte eragileak inplikatzea adingabearen babesean eta osasunaren sustapenean, funtsezko gizarte balioak baitira.

 

Xede populazioa

Kanpainak 18 urtetik gorako helduak ditu xede.

 

Kanpainako materialak (deskargak)

Liburuxka                                              Kartelak                                            Irratiko iragarkia

 



Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Alkohola,  Zenbat da asko?

Deskarga ezazu
  

 

 

Alcohola eta zure osasuna

Deskarga ezazu

 

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa