(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Etxeko botikina

Gaixotasun kronikorik ez baduzu, etxeko botikinak oso xumea izan behar du.

    

    Botikak

  • Analgesikoak eta antitermikoak (adibidez: parazetamola). Etxean, aski da horrekin.
  • Ez duzue zertan izan botika gehiagorik. Prozesu akuturen batengatik botika jakinen bat eman eta gero sobratzen bazaizu, baztertu: ez da beharrezkoa dena gordetzea.
  • Automedikazioa arriskutsua da. Prozesu bakoitza desberdina izaten da, eta, maiz, tratamendua ere bai.
  • Aldian-aldian ongi begiratu zer botika dituzun. Jatorrizko ontzian gorde, bakoitza bere argibide-orriarekin, eta, iraungitze-data pasatu bada, botiketako SIGRE puntuetara eraman.

Tresnak

  • Termometro digitala.
  • Guraizeak. Mutur bat zorrotza eta bestea kamutsa dituztenak dira hoberenak. Erabili eta gero, desinfektatu.
  • Pintzak. Baliagarriak izaten dira ezpal txikiak eta halako gauzak ateratzeko. Erabili eta gero, desinfektatu horiek ere.
  • Xiringa. Umerik baldin baduzu, adibidez, ongi etorriko zaizu botiken dosia neurtzeko edo sudurzuloak sueroaz garbitzeko.
  • Hotz eta berorako poltsa. Gaur egun poltsa berezi batzuk saltzen dira, ongi prestatuak izozkailuan edo mikrouhinen labean sartzeko, nahi duzuna aplikatzeko gero, hotza edo beroa.

Sendaketetarako materiala

  • Antiseptiko bat. Alkohola, ur oxigenatua, pobidona iododuna (haurdun daudenek edo titia ematen ari direnek ez dute erabili behar), edo klorhexidina.
  • Suero fisiologikoa. Lagungarria da zauriak garbitzeko, baita umeen sudurzuloak garbitzeko edo katarroaren kongestioa dutenerako. Dosi bakarreko potoak dira erosoenak.
  • Gazak.
  • Tiritak.
  • Esparatrapua.
  • Benda elastikoa.
  • Gazazko benda.
  • Ukendu antibiotikoa. Adibidez: Mupirozina.
  • Erreduretarako ukendua. Adibidez: Nitrofurantoina. Dena dela, erredurak arinak edo lehenbiziko gradukoak direnean, "Aloe vera" landarea oso ona izaten da.

Gaixotasun kronikoren bat baldin baduzu, zalantzarik ez izateko, kutxatxoan idatzi medikuaren jarraibideak. Ez nahasteko, bi gauza idatzi behar dituzu: zertarako den, eta nola hartu. Apuntatzea, batez ere, hirugarren adinekoen kasuan komeni da.

     

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun-etxeko erizainari.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa