(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Arte Gaztearen topaketak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Gazte sortzaileen lanak erakusteko eta zabaltzeko, eta egileei profesionalizazio bidean bultzada emateko xedea dute.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak sustatutako programa bat da, artista gazteei zuzendua.

Lehiaketa formatua du eta bost arlo hartzen ditu: arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusizkoak, moda-diseinua, musikak eta ikus-entzunezkoen ekoizpena.

Ekimen honen bidez, nafar artista gazteen sormen-lanak babesteaz gainera, erreferentziazko eremu eta guneak sortu nahi dira, arte garaikideari bultzada bat emateko gaur egungo gizartean duen garrantziagatik.

Lehiaketan aurkeztutako lanak azaldugabe izan behar dira.

Interesaturik dauden artista gazteek oinarrien orriak eta izena ematekoa (word-pdfotsailaren 10tik martxoaren 15era arte eskuratzen ahal dituzte Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren egoitzan (Yanguas y Miranda, 27 behea, Iruña) edo posta elektronikoaren bidez.


Arte Gaztearen topaketak

Lehiaketen oinarriak deskargatzeko:

Arlo bakoitzeko hautatuen zerrenda martxoaren 20tik aurrera kontsultatu ahal izango duzu. Emanaldi eta aurkeztutako lanen erakusketak apirila eta maiatzeko hilabeteetan izanen dira.

Emanaldi, erakusketak eta irudikapen eszenikoak garatuko diren tokiak kontsulta daitezke modalitate bakoitzaren espezifikoak diren oinarrietan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa