Castellano | Euskara | Français | English

Genero-berdintasunarekin zerikusia duten jarduera, programa eta dokumentazio-iturriei buruzko zerbitzu eta informaziorako sarbidea.
Hau da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren lekua, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken koordinaziorako eta kudeaketarako eskumenak dituen organoa.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Dokumentazio-zentroak genero berdintasunari buruzko informazioa eta dokumentazioa bildu, antolatu eta interesa dutenen eskura jartzen du.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak errekurtsoei/baliabideei eta genero berdintasunaren inguruan lan egiten duten erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du, horien jardueren eta kokapenaren berri emanda. Halaber, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko errekurtsoen/baliabideen informazio espezifikoa ere ematen du.
Epigrafe horretan, erakundeetan berdintasun politikak sustatzen dituzten programak biltzen dira: tokiko erakundeak, enpresak, emakumeen elkarteak eta bestelako erakundeak.
NBI emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prebentziorako eta jarduketarako politika publikoak koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da.
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sentsibilizazioaren bidez emakumeen eta gizonen mentalitate-aldaketa eragiteko helburuarekin betetzen dituen jarduerei buruzko informazioa.
Nafarroako Berdintasunerako Institututik eta genero berdintasunaren arloan, sentsibilizazioa eta profesionalen prestakuntza helburutzat dituzten zenbait prestakuntza ekintza bultzatzen dira.
Bateratze eta erantzukidetasuneko programa eta jarduerei buruzko informazioa.
Legegintzaldi honetarako, NBIren lehentasuneko helburu nagusietako bat, Aukera Berdintasuneko Eragilearen figura profesionalaren sustapen, promozio eta iraunkortasunean jardutea da.