Castellano | Euskara | Français | English


Material antiguo
Helburuak
BR>
1. Nafarroako kirolarekin lotutako materiala berreskuratzea, antzinatasuna edo garrantzia dela bide Nafarroako kirolaren historia ezagutzen laguntzen badu.
2. Nafarroan kirolaren museo-areto bat sortzea.
3. Nafarroan kirolaren historia egiten laguntzea.
Norentzat
Kanpaina kirol-materiala ezagutzen duten edo daukaten Nafarroako kirol-federazioei, kirol-klubei, toki-entitateei edo partikularrei zuzenduta dago.
Material-ekarpena
Hiru aukera ezarri dira:
a) Materiala Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari DOHAINTZAN ematea.
b) Materiala Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari 10 urtez LAGATZEA.
c) Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak materiala EROSTEA, interes historikoa edo kirol-interesa badu.
Materiala
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak zehaztu eta hautatuko du materiala, interesaren eta kalitatearen arabera.
Nafarroako kirolaren museo-aretoa
Behin kanpaina amaituta, Nafarroako Gobernuak museo-aretorako lokal iraunkor bat prestatuko du, eta klubek, entitateek, etab. bisitatu ahal izango dute. Era berean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak bildutako materialarekin Nafarroan zehar erakusketa ibiltariak antolatu ahal izango dira.
Informazioa
Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua
Kirol Jardueren Atala
Arrieta kalea, 25
31002 Iruña
Telf. 848 427827 y 848 423559