(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Incorporación Social
Bazterketa soziala

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Atal honetan gizartean baztertuak edo egoera horretara iristeko arriskuan dauden pertsonentzako informazioa eskaintzen da. Prebentziorako eta arreta emateko neurri, zerbitzu eta prestazioen berri aurki daiteke, egoera horietan dauden pertsonei gizarteratzen laguntzeko xedearekin. Gai honen inguruko kontu franko kontsulta daiteke: laguntza eta zerbitzuak, zentroak, araudia, argitalpenak, maizenik egiten diren galderak eta tramitazioak.

Incorporación social

 

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, gizarte-bazterketaren aurka jotzeko helburuarekin, programak garatu, prestazioak kudeatu eta ekimenak bultzatzeko eskumena du, beste batzuen artean. Izan ere, gizartean baztertuak daudenek ezin dute parte hartu jende gehienaren eskura dauden gizarte-bizitzan eta ongizate-gizartean, ezta haietaz gozatu ere, hainbat traba eta arazo dituztelako. Zuzendaritza Nagusiak Gizarteratze Zerbitzuaren bitartez aurre egiten dio bere gain hartua duen eskumen horri.

Helburu hori lortzeko, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan aipatzen diren prestazio eta zerbitzuez balia gaitezke. Arau horretan zehazten dira baztertuak gizarteratzeko proposatzen diren 17 neurriak, bi multzotan banaturik, “bermatuak” (11 neurri) eta “bermatu gabekoak” (6).

Pobrezia ekonomikoaren aurka jotzeko, gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dituzten prestazio ekonomikoak ditugu, honela gauzatzen direnak:

Lanaren bidezko gizarteratzea lortzeko, erabiltzen diren bitartekoetako bat erakunde publiko edo pribatuei diru-laguntzak ematea da, hortik laneratzea xede duen enplegua sortzeko:

Banakako laneratze-prozesuetan gizarte zerbitzuei laguntza emateko Gizarteratze eta Laneratze Lantaldeak finkatu dira (GLL). Gizarteratze eta Laneratze Zentroetan (GLZ) erabiltzaileen sarrera baimentzeko, aldez aurreko balorazioa arautu da.

Etxebizitza duinik ez izateak sortzen duen arazoaz Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programa arduratzen da, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuak eta Etxebizitzakoak kudeaturik, gaiaren bi arloetan: erostea eta alokatzea. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei gizarte-bazterketarekin zerikusia duten aferetan laguntzeko, Etxebizitza arloko Gizarteratze Lantaldea sortu da (EGL).

Ekimen horiek guztiak hirugarrenentzako transferentzien esparruan egin dira, hitzarmenen edo bestelako lankidetza moten bitartez, betiere gizarteko baztertuekin lanean aritzen diren entitateen proiektuak bultzatzeko helburuarekin. Jarduketa guztiak Gizarte Politiketako Departamentuaren gizarte-politikarako jarraibideen arabera egiten dira, eta, horien artean, bereziki Bazterketa Sozialaren aurkako Planean aipatzen diren helburuekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Admistrazioaren estamentu guztiek zeharkakotasunez jardun beharko lukete bazterketa sozialari aurrea hartu eta aurka egiteko, bakoitzak bere politikan txertatuz aintzat hartu beharreko balioaren modura.

Ekimen pribatuaren jarduna bultzatzeko (nahitaezkoa esku-hartze sozial eraginkorra nahi bada), diru-laguntzetarako hainbat deialdi badira, besteak beste programa hauek xede dituztenak:

Beste jarduketa jakin batzuek badute aurrekontuetan dagokien diru-izendapena:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa