(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Gaixotasun mentala

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Sail honetan kontsulta daiteke Nafarroako Gobernuak buru-nahaste larria duten 18 urtetik gorako eta 65 urtetik beherako pertsonei eskaintzen dienaren gaineko informazio guztia. Tartean gaixotasun hauek sartzen dira: nortasun-nahasmenduak, nahasmendu obsesibo konpultsiboa, nahasmendu bipolarra eta beste depresio-nahasmendu larri batzuk, eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta eldarniozko ideien nahasmenduak.

Zerbitzuetara jo aurretik, ezintasun-gradua onartu behar da, Arreta Goiztiarraren zerbitzurako (0-3 urte) izan ezik.

Gaixotasun mental larriak eta kronikoak dituzten pertsonek arazo eta premia batzuk izatearekin batera, zailtasun handiak izaten dituzte funtzionamendu psikosozial autonomoa eta lan eta gizarteratze normalizatua izateko.

XX  mendearen hasieran, gure komunitatean San Francisco Javier Ospitale Psikiatrikoa sortu zen gaixotasun mentala zuten pertsonak eta zaintza soziosanitarioa behar zutenak artatzeko lehen zerbitzu espezifiko gisa. Ordutik gau arte, gizarteak ikusi du buru-nahasmendu larria duten pertsonak artatzeko eredua aldatu beharra dagoela, zailtasunak konpentsatuko dituen baliabide-sistema bati esker, gaixoak komunitatean bizi daitezen.

Horixe da, beraz, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak zerbitzuak antolatzeko kontuan hartzen duen helburua, eta, horretarako, zerbitzu eta baliabide espezializatuak aurreikusten ditu; hala nola, birgaitze psikosoziala, lanerako birgaitzea, egoitza-arreta eta komunitate-babesa, pertsona horien gizarteratzea bultzatu eta errazte aldera. Modu horretan, gaixotasun mentaleko osasun-zerbitzuen sarearekin modu osagarri eta koordinatuan lan egiten du.

Nafarroako Foru Erkidegoko gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak Gizarte Zerbitzuen Orokorren zorroan zehazten dira. Izapide eta eduki horietara jo nahi izanez gero, orrialde hauek erabil daitezke.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa