(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Mendekotasuna

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Sail honetan, kontsulta daiteke, adina, gaixotasuna edo ezintasuna medio edo autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala ez izatearekin edo galtzearekin lotutako arrazoiak direla-eta, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntzak behar dituzten pertsonei Nafarroako Gobernuak eskainitakoaren informazio guztia.

Mendeko pertsonentzako zerbitzuak eskuratzeko, mendekotasunaren gradua edo maila onartu behar da aurrez.

  • Non eska dezaket mendeko pertsonaren balorazioa egiteko? 
  • Zer-nolako gizarte-zerbitzuak daude?  
  • Jaso daiteke, aldi berean, zerbitzu edo laguntza bat baino gehiago mendeko pertsonentzako? 

      Adinekoen mendekotasunaren arreta gure garaiko gizarte-premia berri bereizgarriena da. Faktore demografikoak eta sozialak konbinatzearen ondorioz, mendekoen kopurua izugarri igo da. “Mendekotzat” hartuko ditugu eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak garatzerakoan nor bere kabuz moldatzen ez diren pertsonak edo autonomiaren galera garrantzitsua dutenak, eta, beraz, moldatu ahal izateko beste batzuen laguntza behar dutenak. Horrekin batera, beste errealitate batzuk ere baditugu; alegia, biztanleriaren zahartzea, familia-ereduaren aldaketa eta emakumea lan-merkatuan sartzea.

    • Nafarroan, mendekotasuna babesteko eta artatzeko sistema egungo sistemaren oinarri diren bi arauren bidez erregulatzen da: batetik, Gizarte Zerbitzuen gaineko 15/2006 Foru Legea, eta, bestetik, abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Norberaren Autonomia Sustatzeari eta Mendekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonak Artatzeari buruzkoa.

      Nafarroak, gizarte-zerbitzuen arloko eskumenen barruan, Gizarte Zerbitzuen inguruko abenduaren 14ko 15/2006 Legea onartu zuen (aurrerantzean Gizarte Zerbitzuen Foru Legea); hau da, laugarren generazioko lehen legea, mendeko pertsonek gizarte-zerbitzuetarako duten eskubide subjektiboa ezartzeaz gain, gure arretaren barruan sartzen diren gainerako taldeetara ere eskubide hori zabaltzen duena, lehen aldiz Espainian. Hain zuzen ere, talde horretan ondorengoak sartuko lirateke: adinekoak, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak eta mendekotasun-egoeran aurkitzen ez direnak, gizarte-esklusioaren egoeran daudenak edo egoteko arriskua dutenak, babesgabe edo gatazka sozialaren egoeran edo egoteko arriskuan daudenak eta genero-indarkeriaren biktimak.

      Modu horretan, lehen aldiz, Nafarroan, aurrekontuaren kontsignazioaren araberako laguntzazko sistema sozialetik eskubideak bermatzeko sistemara pasa ziren, eta sistema horretan talde horientzako eskubideak eta baldintzak argi eta garbi ezartzearekin batera, Nafarroako Gobernuak onartutako betebeharrak ezarri ziren.

      Aldi berean, estatu-mailan, Norberaren Autonomia Sustatzeari eta Mendekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonak Artatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea onartu zen. Lege horren arabera, mendeko pertsonek artatuak izateko eskubidea izango zuten, eta, horrela, haien printzipioak foru-arauan sartu ziren.

      Nafarroan, 2006. urtearen amaieraz geroztik, mendekotasunaren artapena aplikatzeko sistema abian jarri zen eta garatzeko tresnak sortu ziren, hots, egun dagoeneko indarrean daudenak: Eremu Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Kartera eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa.

      Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa