(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
"Nafarroa" Nazioarteko Saria Elkartasunari

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

contacto de esta sección

Yanguas y Miranda 27, bajo
31003 Pamplona
Teléfonos: 848 426325 /
848 426313
Fax: 848 423818
servcoopdes@cfnavarra.es

"Nafarroa" Nazioarteko Saria Elkartasunari

Ezkerretik eskuinera: García Malo, Sanz Presidentea, Mama Samateh, Adriana Kaplan, Otegui eta Induráin. 

Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak deitutako "Nafarroa" Nazioarteko Saria Elkartasunari beste edizio batean sartu da jadanik.

Sariak zortzigarren edizioa beteko du aurten, eta haren xedea pertsona eta entitateek egoera behartuan dauden gizarte-sektoreen eta herrialdeen alde egindako lan boluntarioa aitortu eta zabaltzea da eta, modu horretan, gizartea horien zereginaren garrantziaz sentsibilizatzea. Saria 30.000 €, Jorge Oteizaren "Arri Ernai Zaitzailea" eskulturaren erreprodukzioa eta diploma bat dira.

Hautagaiak honako erakunde hauek aurkezten ahal dituzte: edozein herrialdetako erakunde publikoek; edozein herrialdetan legez osatutako hezkuntza, kultura eta gizarte erakundeek eta GKEek; eta epaimahaikideek. Beti ere, ezein erakundek ezin du bere burua edo bere kideren bat propposatu.

Epaimahaia izen oneko profesionalek osatua egonen da eta kontutan izanen du egindako lanen garrantzia, lanen iraupena, proiektuak etorkizunean jarratitzeko duen posibilitatea, eta ekimenean parte hartzen duten boluntarioen kopurua. 

Aurreko urteetako Sarien irabazleak honako hauek izan ziren: M. Yunnus irakaslea, mikro-maileguei emandako bultzadarengatik ezaguna dena, eta berriki Bakearen Nobel Saria jaso duena; Karitateko Ahizpa Misiolariak, Kalkutako Teresak sortu zuen kongregazioa; Errefuxiatuen aldeko Jesuita Zerbitzua eta UNASO (Uganda Network of AIDS Service Organisations) Elkarte Zibilen Sarea; Fe y Alegría (Fedea eta Poza) erakundea; San Joan Jainkoarenaren Anaiak; eta azkenik, 2007an, Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEa, emakumezkoen ernaltze organoen ebaketaren aurkako borrokarengatik.

Hautagaitzak jasotzeko epea azaroaren 14ean amaituko da. Interesatuek oinarriak kontsultatzen ahal dituzte ondoko helbide honetan: http://www.premionavarra.org.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa