(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Imagen decorativa
Langile publikoen ordezkaritza eta negoziazio kolektiboa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera, funtzionarioen eta administrazio araubidean kontratatutako langileen ordezkaritza organoak langileen delegatuak eta langileen batzordeak dira; bozketa unibertsal, libre, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez hautatzen dira, ordezkaritza proportzionalaren sisteman. Haien agintaldia lau urtekoa izanen da, eta, epe hori pasatuta, berriz aukeratzen ahal dira.

Nafarroan Justizia Administrazioaren zerbitzuan aritzen diren auzitegiko medikuen, kudeaketa prozesal eta administratiboaren eta laguntza judizialaren kidegoetan aritzen diren langileei Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua aplikatzen zaie arlo honetan, otsailaren 12ko 12/2007 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenekin bat.

Lan araubidean kontratatutako langileen gaineko arauak, berriz, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuan ezarritakoak dira.  Haien ordezkaritza organoak langileen delegatuak eta enpresa batzordeak dira.

Azken hauteskunde sindikalak 2015eko maiatzaren 20an egin ziren. Hauek dira emaitzak:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa