(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko baliabide ekonomikoak , hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko (2020-2021 ikasturtea)

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2020-06-17 Noiz arte: 2020-06-23

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Ikastetxe itaunduetako ikasle talde hauek sartzen dira:

  • Hezkuntza-premia bereziak izateagatik (izan desgaitasun fisikoaren, intelektualaren edo zentzumenezkoaren ondorioz edo izan portaera-arazo larrien ondorioz) edo ikasteko berariazko zailtasunak izateagatik hezkuntza laguntza behar duten ikasleak.
  • Hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta/edo egoera soziokultural ahulean dauden ikasleak, curriculumeko atzerapena dutenak (bi ikasturte edo gehiago).

Ikastetxeen erregistro berezian ikastetxearen titular gisa agertzen denak aurkeztu beharko du eskaera.

Hurrengo urratsak

  • Behin behineko ebazpena.
  • Alegazioak eta erreklamazioak.
  • Behin betiko ebazpena.
  • Aparteko deialdia (iraila).

Araudia

170/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, deialdi publikoa onesten da diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2020-2021 ikasturtean (131. NAO, 2020ko ekainaren 16a)

Harremana

Inklusio Atala.

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Inklusioa, Berdintasuna eta Bizikidetzaren Zerbitzua


Emaitzak

224/2020 Ebazpena, ekainaren 30ekoa. Behin behineko baliabideen esleipena (2020/06/30 argitaratua).

Akta

242/2020 Ebazpena, uztailaren 13koa, zeinaren bidez 224/2020 Ebazpena aldatzen baita.

  • Ebazpen horren kontra alegazioak eta/edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira, 10 egun balioduneko epean (uztailaren 13tik uztailaren 24ra)
  • 310/2020 Ebazpena, abuztuaren 6koa. Behin betiko baliabideen esleipena (2020/08/08 argitaratua).

    Akta

    Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

    Departamentua:  

    Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
    Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.