(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak, 2019-2020 ikasturterako

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2020-01-10 Noiz arte: 2020-02-06

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolaturiko ikasleak:

  • Hezkuntza Bereziko bekak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • Entzuteko nahiz mugitzeko ezgaitasuna izatea.
    • 3 eta 21 urte bitarte izatea (2019ko abenduaren 31n beteak).
    • Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZko) taldeek proposatuak izatea.
    • Edozein maila edo gradutan ikasten ari izatea Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, herrietako Hezkuntza Bereziaren Gela Alternatiboetan, Garapenaren Nahaste Orokorren Geletan, Curriculum Bereziko Unitateetan, Oinarrizko Lanbide Heziketa Berezia, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Berezian zein ikastetxe arruntetan.
  • Hezkuntza Bereziko laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • 3 eta 18 urte bitarte izatea (2019ko abenduaren 31n beteak).
    • Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz:
      • Ezgaitasun psikiko, fisiko, zentzumenezko edo mugimenezko esanguratsua izatea.
      • Jokabidearen arazo larriak izatea, Arreta Faltaren Nahastea-Hiperaktibitatea (AFNH) dela-eta curriculum egokitzapen esanguratsua dutenak barne.
      • Prestakuntza arautuaren jarduera osagarriak behar dituzten adimen gaitasun handiak izatea.
      • Logopediaren laguntza behar duten hizkuntzaren nahaste berariazkoa edo atzerapen larria izatea.
      • Curriculumean bi kurtsoko edo gehiagoko atzerapena eragiten duen irakurmenaren nahaste berariazkoa izatea.
    • Ikasle horiek laguntza ezin jaso izatea euren ikastetxean bertan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasle ezinduendako laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • Ikasleek 16tik 21 urte bitarteko adina izatea, betiere 2019ko abenduaren 31n beterik.
    • Zentzumenezko edo mugimenezko ezgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea
    • Laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.

Argibide gehiago

185.000 euro, horrela banatuko direnak (gehienezko zenbatekotan):

  • Hezkuntza Berezirako bekak:
    • Jantokia (mantenu erdian): 300 euro bitarte.
    • Herrietako Hezkuntza Bereziaren Gela Alternatiboetan (GA) eta erdibideko unitateetan/garapenaren nahaste orokorreko unitateetan (EU-GNO) ez da kontuan hartuko muga hori.
    • Garraioa: zerbitzu honen erabileraren ondorioz sortutako gastuaren arabera.
    • Egoitza: 1.800 euro arte, baldin familiaren etxetik ikastetxera 30 kilometrotik gora badago.
  • Hezkuntza Bereziko laguntzak:
    • Hezkuntza premientzako laguntza: 1.300 euro arte.
    • Gaitasun handientzako laguntza: 700 euro arte.
    • Garraioa: 500 euro arte, laguntza zentrora dagoen distantzia 8 kilometrotik gorakoa bada.
  • Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasle ezinduendako laguntzak:
    • Laguntza: 1.500 euro arte.
    • Garraioa: 500 euro arte, laguntza zentrora dagoen distantzia 8 kilometrotik gorakoa bada.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, oinarri honetan adierazitako kontzeptuetarako gastuak 2019ko irailetik 2020ko ekainera bitarte egin beharko dira.

Onartutako eskaerek gainditzen badute deialdi honetarako baimendutako gehieneko gastua, soberakina zenbatekoa den, hainbatean gutxituko da laguntza bakoitzaren zenbatekoa.

Emandako laguntzak bateragarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste administrazio publikoen, beste ente publiko edo pribatu batzuen beste edozein organok edo partikularrek helburu berberetarako emandakoekin.

Hori hala izanik ere, emandako laguntza ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza batzuekin batera, entitate onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Eskaera guztierako ezinbesteko dokumentazioa:

2019-2020 ikasturterako beka edo laguntzak eskatzeko, online eskaera bete beharko da. Hartara sartzeko identifikazio modu hauek erabil daitezke: NANa + Nafarroako Ogasuneko PINa, erabiltzaile-ziurtagiria (ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa) edo, Cl@ave bitartez.

Honako agiri hauek erantsi behar dira:

  1. Aitaren, amaren edo tutorearen NANaren fotokopia.
  2. Familia liburuaren fotokopia osoa. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik baldin badaude edo ikasleak tutoreak baldin badauzka, laguntza eskatu duenaren mende dagoela adierazten duen agiria.
  3. Eskatzailearen familia unitateko kideek 2018an aurkezturiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenen fotokopia osoa.
    Familia unitateak 2018ko PFEZaren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, honako hauek erantsi beharko dizkio eskabideari:
    Besterentzat lanean ari direnen, pentsiodunen edo langabeen kasuan, 2018. urtean izandako diru-sarreren frogagiria, kasuan kasuko enpresak edo erakundeak luzatua. Enpresaburuen, nekazarien eta profesional liberalen kasuan, 2018. urtean izandako diru-sarrera gordinen aitorpena.
  4. Beka edo laguntza zer kontzeptutarako eskatzen den, horietako bakoitzagatik familiak hilabetero eta urtero ordaintzen duena modu bereizian agertzen duen egiaztagiria.
  5. Familia bizilekuaren ziurtagiria (erroldatzea).

Hezkuntza Bereziko Beken eskabideetarako, ondokoa gehitu beharko da:

  1. Ikastetxeko orientatzailearen txostena, bertan zehazturik nola dagoen eskolatua beka jaso nahi duen ikaslea.

Hezkuntza Bereziko laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:

  1. Ikastetxeko orientatzailearen txostena.
  2. Laguntza emanen duen entitatearen txostena.
  3. Garraioaren hileko kostuaren aurrekontua.

Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasleendako laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:

  1. Ikastetxeko orientatzaileak egindako txostena, laguntza pedagogikoa ematearekin ados dagoela dioena
  2. Ikusmenezko, entzumenezko edo mugimenezko ezgaitasunari lotutako %33ko edo gehiagoko elbarritasun kalifikazioaren ziurtagiria.
  3. Nahaste psikiatriko larriak dituzten ikasleendako mediku ziurtagiria.

Beka aurkez daiteke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, paperean. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu eta Hezkuntza Departamentuko Erregistrora igorri baino lehen.

Hurrengo urratsak

  • Behin-behineko ebazpena
  • Erreklamazioak
  • Behin betiko ebazpena
  • Gastuen justifikazioa
  • Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen ordainketa

Araudia

192/2019 Ebazpena, abenduaren 9koa, deialdia onesten duena 2019-2020 ikasturterako (NAO 5, 2020ko urtarrilaren 9a).

Harremana

Euskarria funtzionala:
Inklusio Atala
Santo Domingo kalea, 8 - 2. solairua - 31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426230 - 848 423903
Helbide elektronikoa: educacion.especial@navarra.es
Arreta
emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00-15:00

Euskarria teknikoa:
Arazo informatikorik baldin baduzu, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013576 telefonora.
Arreta emateko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-17:30. Ostiraletan, 08:30 - 15:00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Inklusio Atala


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.