(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Euskara ikasteko helduentzako beken deialdia 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako

Laguntza hauek toki entitateek ematen dituztenekin bateragarriak dira

Oharra: Euskara ikasteko helduentzako beken deialdia 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako, eskaera epea irekita

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2018-10-09 Noiz arte: 2018-10-31

  • Deialdia NAOn argitaratu ondorengo egunetik, urriaren 31 arte.
  • Jakinarazten denetik akatsa edo hutsunea zuzentzeko 5 egun balioduneko epea.

Aurkezpena

Norentzat

Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan gutxienez urte beteko herritartasuna badute. Salbuespenak:

  • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
  • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.

Argibide gehiago

  • Aurrez aurreko ikastaroen moduluak:
    • 100-200 ordu: 80,00 euro arte; horietatik 53,33 euro 2018an ordainduko dira eta 26,66 euro 2019an.
    • 201-270 ordu: 140,00 euro arte, horietatik 93,33 euro 2018an ordainduko dira eta 46,66 euro 2019an.
    • 271-400 ordu: 180 euro arte, horietatik, 120,00 euro 2018an ordainduko dira eta 60,00 euro 2019an.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen moduluak:
    • 100-189 ordu: 80,00 euro arte; horietatik 53,33 euro 2018an ordainduko dira eta 26,66 euro 2019an.
    • 190-250 ordu: 140,00 euro arte, horietatik 93,33 euro 2018an ordainduko dira eta 46,66 euro 2019an.
  • Eskaerek konprometitutako dirua (150.000 euro) gainditzen badute, prorrata eginen da.
  • Konpromisoak:
    • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du (justifikatutako hutsak kontatu gabe).
    • Ikasleak diru-laguntza itzuli beharko du bertaratze konpromiso hori betetzen ez badu.
    • Ikasleak diru-laguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinantziazioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
  • Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari 2018ri eta 2019ri dagozkien diru kopuruak jakinaraziko zaizkio.
  • Ordainketa: lehen zatia 2018an bertan eta bigarrena, hala badagokio, 2019ko uztailean.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:

  • Eskabidea (elektronikoa ala paperezkoa)
  • Ordainketa agiriak.

Gainerako agiriak, ikasleak hurrengo agiriak aurkeztea saihesten ahal du Euskarabideari datu horiek eskuratzeko baimena ematen badio:

  • Errolda agiria
  • Bertaratze agiria
  • Ogasuneko agiria 
  • Gizarte Segurantzako agiria

Nola tramitatu?

Internet bidez

Euskara ikasteko helduentzako beken deialdia 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Lehentasunez navarra.es webguneko tramiteen bidez aurkeztuko dira eskaerak.

Paper bidez eginez gero, lehentasunez Euskarabideko bulegoan aurkeztuko dira.

Araudia

  • 44/2018 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako. DDBN identifikazioa: 416568. (2018/11/8ko 195. NAO)

Harremana

Euskarabidea - Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua
Yanguas y Miranda, 27-1º
31003 Iruña
Telefonoa: 848 42 60 66
Helbide elektronikoa: euskarabidea@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.