(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2018-2019

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Urte osoan zabalik.

Kontsultak egiteko soilik.

Aurkezpena

Norentzat

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Argibide gehiago

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • Ikasturte honetan indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko

 

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • NANaren fotokopia
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat)

Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako:

Jatorrizko inprimakia bidali behar da, behar bezala betea, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, San Domingo kalea, 8 - 31001 Iruñea.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

Nola tramitatu?

Bulegoetan

Erreklamazioak nagusiki Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea z.g. Iruñea) 

Araudia

51/2018 Foru Agindua, ekainaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.

32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

2343/2018 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein den prozedura prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa frogatu dezaten prestakuntza hori ez izateagatik baztertu direnek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle postuetan aritzeko izangaien zerrendei dagokienez.

Harremana

Argibide eta Agiri Bulegoa

Telefonoak:

848 42 65 16
848 42 66 16
848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Departamento de Educación


Emaitzak

 

 

2019-2019 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN ZERRENDAK (OPOSAKETARA DEITUTAKO ESPEZIALITATEAK)

2018-2019 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN ZERRENDAK (OPOSAKETARA DEITU EZ DIREN ESPEZIALITATEAK)

 

2121/2018 Ebazpena, ekainaren 25ekoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak (oposaketara deitu ez diren espezialitateak)

 

2048/2018 Ebazpena, ekainaren 20koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak (oposaketara deitu ez diren espezialitateak)

 

ESLEIPENAK:

 

LANPOSTUEN ESLEIPEN TELEMATIKOA (LET)

Aplikaziora sarbidea

ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO ZERRENDEN KONTSULTA

Irakasle zerrendak

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.