(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

“Euskaraz bizitzeko egonaldiak” hizkuntza murgiltze programaren 2018ko 2. deialdia

655 toki eskaintzen dira 2018ko 2. deialdian, euskaraz murgiltzeko egonaldietan parte hartzeko.

Aurkezteko epea itxita Argibideak


Epea

Noiztik 2018-06-01 Noiz arte: 2018-09-16

Eskabideak ondorengo bi epeetan aurkeztu ahalko dira:

a) 2018ko ekainaren 30era bitarte, deialdi hau www.navarra.es -en argitaratzen denetik.

b) 2018ko irailaren 1etik 16ra bitarte.

Aipatutako bi epe hauetan jasotako eskaera guztiak 1. eranskinaren 5.2. puntuan agertzen den baremoaren arabera baloratuko dira irailaren 17tik aurrera.

Aurkezpena

Norentzat

A, B eta D ereduetako Nafarroako ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.era arte eskolatutako ikasleentzat.

Argibide gehiago

Deialdiari buruzko informazio osoa (1.eranskina) "Araudia" izeneko atalean dago.

Programaren helburua da komunikazio gaitasunak handitzea, bereziki elkarreragin linguistikoa eta ahozko ulermena eta adierazpena, erabileraren testuinguru naturaleko jardueren bitartez. Ikasleei aukera eskaini nahi zaie euskaraz mintzatzeko, haren erabilerak dituen oztopoak gainditzeko eta, orobat, beren buruarengan konfiantza eta segurtasuna lortzeko eta hitzezko jariotasuna indartzeko.

Deskribapena eta ezaugarri nagusiak

10 egonaldi antolatuko dira, eta bertan ikasleek mantenu osoa jasoko dute; 8 egonaldi 5 egunekoak izanen dira, astelehenetik ostiralera, eta bi hiru egunekoak, astelehenetik asteazkenera. Txanda bakoitzean, gutxienez, 20 ikaslek eta, gehienez, 75ek hartuko dute parte.

Egonaldiak ondorengo aterpeetan eginen dira:

-Arantzako aterpea (Larreta auzoa kalea), 40 tokirekin.

-Beintza-Labaiengo Orbela aterpea (Udaletxea kalea), 35 tokirekin.

Egonaldira joaten diren ikasleek ikastetxearen bitartez 88,00 euro ordainduko dute, BEZa barne, 5 eguneko egonaldia, eta 3 egunekoa 52,80 euro, BEZa barne, honelaxe:

Zenbateko osoaren %10 erreserbagatik, onartuta izan ondoren, eta gainerakoa egonaldia bukatutakoan.

 

Ordainketa batera eginen da; hau da, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra eginen du, esleipendun enpresek emanen dituzten kontuetan. Ordainketaren titularra ikastetxea izanen da, eta behin ere ez da pertsonalizatua izanen.

Ikastetxeak garraioa kudeatuko du, eta gastua ikasleen kontura izan ahalko da.

 

2018ko urritik abendura bitarteko egonaldien egutegia:

1. txanda: urriaren 1etik 5era

2. txanda: urriaren 8tik 10era (3 egun)

3. txanda: urriaren 15etik 19ra

4. txanda: urriaren 22tik 26ra

5. txanda: urriaren 29tik 31ra (3 egun)

6. txanda: azaroaren 5etik 9ra

7. txanda: azaroaren 12tik 16ra

8. txanda: azaroaren 19tik 23ra

9. txanda: azaroaren 26tik 30era

10. txanda: abenduaren 10etik 14ra

 

Taldeen harrera astelehenetan izanen da, 10:00etan, eta irteera, asteazken edo ostiraletan, egonaldia hiru egunekoa izan edo bostekoa izan, 14:30ean.

 

Eskabidea aurkezteko prozedura eta hautaketa irizpideak

Araudi honetan 2. eranskin moduan ageri den eskabidea beteko da eta euskaraatala@navarra.es posta elektronikora igorriko da, gaian "Egonaldiak 2018 urria-abendua" jarrita.

Zuzendaritza taldeek posta elektronikoz bidali beharko dute parte hartuko duten ikasleen eta irakasle zerrenda (3. eranskina) euskaraatala@navarra.es helbidera irailaren 24a baino lehen.

Gurasoen edo tutorearen baimena (4. eranskina), behar den bezala beteta eta sinatuta, ikastetxean gordeko da.

Elkarrengandik hurbil direlako, afinitatea dutelako edo beste arrazoi batzuengatik komenigarri ikusten badute, bi ikastetxeren edo gehiagoren eskaera partekatuak onartuko dira. Hala bada, banakako eskabidean zein ikastetxerekin partekatu behar duten azaldu beharko da.

Bi hizkuntza eredu dituzten ikastetxeek eredu bakoitzeko eskaera bat egin dezakete. Hala egiten badute, eredu bakoitzeko eskaera orri bat aurkeztu beharko dute.

Ikastetxe bateko ikastaldeak 75 ikasle baino gehiago baditu, ikasleak bi txandatan banatuko dira.

Ikastalde bakoitzak 2018-2019 ikasturtean soilik egonaldi bakarra izateko eskubidea izanen du.

 

Hautapen Batzordea

Hezkuntza Departamentuak hautatzeko batzordea izendatuko du, ondorengo kideekin: presidentea ( Euskara Ataleko burua edo bera ordezkatzeko izendatzen duena) eta batzordekideak (Euskara Ataleko bi aholkulari tekniko).

 

Hautapen irizpideak eta baremoa:

Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratuko ditu, hurrengo baremoaren arabera:

Irizpideak

Puntuazioa

2017-2018 ikasturteko deialdietan parte hartu ez izana

5 puntu

D edo B ereduko ikastaldea

10 puntu

A ereduko ikastaldea

8 puntu

Ikastetxe publikoko ikastaldea

5 puntu

D edo B ereduan Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. ikasmailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3.ekoak

4 puntu

A ereduan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4.ekoak

4 puntu

Jarduera garatu eta berau curriculumean txertatzen duen hizkuntza proiektua (aukerakoa):

-Ikastaldearen egonaldia nola txertatu eta erabiltzen den ikasleen curriculumean, parte hartzen duten ikasleen profilaren definizioa, ikasleen ama hizkuntza, inguruko hizkuntza, hizkuntzaren trataera ikastetxean.

-Lortzea espero den komunikazio gaitasunaren helburuak

-Egonaldiarekin lotutako eskola jarduerak eta jarduera osagarriak, aldez aurretikoak eta ondotikakoak

-Esperientzia ebaluatzeko aurreikusitako modua.

10 puntu gehienez, honela banatuta:

 

 

2 puntu gehienez

 

 

 2 puntu gehienez

 

4 puntu gehienez

 

2 puntu gehienez

 

Azken puntuazioetan berdinketarik balego, zozketa eginen da.

Egonaldi-txandarik esleitu ez zaien ikastaldeak erreserban geldituko dira, ikastalderen batek egonaldiari uko eginen balio. Ikastalde horiei eta hautaturik gertatu direnei horren berri emanen zaie.

 

Deialdiaren ebazpena

Hautapen Batzordeak hala proposatuta, Hezkuntza Departamentuak deialdiko behin-behineko emaitzen berri emanen du ondorengo web-orrietan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio (Hezkuntzako berriak) eta http://www.nafarroa.eus. Une horretatik aurrera, 2 eguneko epea izanen da horren kontrako erreklamazioa egiteko, edo, hala balegokio, falta den dokumentazioa aurkezteko.

Balizko erreklamazioak ebatzitakoan, Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak Ebazpen bidez ebatziko du deialdi hau. Behin betiko emaitzak aipatu web-orrietan argitaratuko dira.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Araudi honetan 2. eranskin moduan ageri den eskabidea beteko da eta euskaraatala@navarra.es posta elektronikora igorriko da, gaian "Egonaldiak 2018 urria-abendua" jarrita.

Zuzendaritza taldeek posta elektronikoz bidali beharko dute parte hartuko duten ikasleen eta irakasle zerrenda (3. eranskina) euskaraatala@navarra.es helbidera irailaren 24a baino lehen.

Gurasoen edo tutorearen baimena (4. eranskina), behar den bezala beteta eta sinatuta, ikastetxean gordeko da.

 

Hurrengo urratsak

 

 

Araudia

Harremana

Euskara Atala

Telefono zenbakia: 848 42 65 93

E-mail: euskaraatala@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.