(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako 2018ko laguntzen deialdia

Irakasleentzako banakako laguntzetarako deia egiten da, euskara ikasteko ikastaroak egiteko (2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitarte), eta euskara hobetzekoak (epe horretako eskolarik gabeko aldietan eta 2018ko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte).

Aurkezteko epea itxita Argibideak


Epea

Noiztik 2018-09-03 Noiz arte: 2018-09-14

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetako eta itunduetako irakasleek eskatzen ahalko dituzte laguntzak, betiere matrikula egiten duten unean jarduneko zerbitzuan badaude edo administrazio edo lan kontratua badute, ikastetxe publikoen kasuan, edo lan kontratua, ikastetxe pribatu itunduen kasuan.

Argibide gehiago

Deialdiari buruzko informazio osoa (1. eranskina) "Araudia" izeneko atalean dago.

  • Ikastaroak helduei euskara irakasten dieten zentro publikoetan (Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta unibertsitateetan) eta zentro pribatuetan egin beharko dira.
  • Diruz lagunduko dira bai aurrez aurreko ikastaro estentsiboak bai trinkoak, barnetegiak eta on-line ikastaroak, bai euskara ikasteko bai hobetzeko. Hobetzeko ikastaroek xede izanen dute irakasleen beraien hizkuntza-gaitasuna lantzea edo irakasle lana hobetzeko metodologia.
  • Ez dira onartuko 2017ko urriaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra bitartean egindako euskara hobetzeko on-line ikastaroak eta metodologiaren gainekoak, baldin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak-EIBZk eta Irakasleen Laguntza Zentroek eskaintzen badituzte, data horietan haien eskaintza irakasleentzat doakoa delako.
  • Prestakuntza jasotzen duten irakasleek eskubidea izanen dute 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikularen zati bat ordain diezaieten, betiere laguntzaren xede den ikastaroan (edo ikastaroetan) eskolen % 80tara gutxienez bertaratu badira. Gutxieneko bertaratze hori ez badute, deialdian parte hartzeko eskubidea galduko dute.
  • Diru-laguntza, printzipioz, ordaindutako matrikularen % 50 izanen da.
  • Ezarritako irizpideak aplikatu ondoren, proposamen guztiak aintzat hartzeko bezainbeste dirurik ez badago aurrekontuan, hainbanaketa aplikatuko da guztietan, behar den portzentaje murrizketarekin.
  • Eskaera guztiak aintzat hartu ondoren, aurrekontuan dirua sobera badago, hainbanaketa aplikatuko da guztietan, behar den portzentaje igoerarekin.
  • Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko esleipen hartzaileari.
  • Laguntzen % 75 sare publikoko irakasleentzat izanen da, eta % 25 sare itundukoentzat.
  • Sare batean erreserbatutako laguntza guztiak esleitzea posible ez bada, esleitu gabeak beste sarean emanen dira.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Aukeran, eskaera web formulario baten bidez eginen da eta bere URL-a emanen da eskaerak egiteko epea hasten denean (irailaren 3an). Eranskin honen 5.2 puntuan aipatzen den dokumentazioa eskaneatuta aurkeztu beharko da.

Bestela, ebazpen honen 2. eranskineko eskabidea eta dagokion dokumentazioa Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira.

Nolanahi ere, arestian esandakoa galarazi gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozeinen bidez ere aurkezten ahalko dira.

Eskabidea eta dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean sartuko dira, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkion.

Deialdiaren prozesu osoa (eskaera, dokumentazioaren aurkezpena, etab.) telematika bidez egin daiteke, hurrengo web orriaren bitartez: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico. Tramitazio elektronikoa egin ahal izateko, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala izan beharko da.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio beti.

5.2. Dokumentazioa.

- Web formularioa edo Ebazpen honen 2. eranskineko eskabidea.

- Ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko bertaratze agiria, ondorengo datuekin: parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako ikastaroaren izena, maila, mota (Hirugarren Oinarriaren 1. puntua), prezioa, ikastaroaren hasiera eta bukaera datak, ordu kopuru osoa eta eskatzaileak egindako ordu kopurua, honek suposatzen duen asistentzia-portzentajea zehaztuta. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza pagatzeko.

- Matrikularen ordainagiria.

- Eskabidea aurkezteko epean Hezkuntza Departamentuko nominan ez dauden sare publikoko irakasleek eta sare itunduko irakasleek, gainera, "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" (3. eranskina) aurkeztu beharko dute, dagokion banketxeak betea eta zigilatua. Agiri hori helbide honetan ere eskura daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm.

- Bateragarritasuna. 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean euskara ikasteko edo hobetzeko prestakuntza ikastaroak egiteko beste administrazio publiko batzuetatik laguntzak jasoz gero, zenbatekoa egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, laguntza ematen duen administrazioak egina. Hezkuntzako Departamentuaren laguntzaren eta gainerako laguntzen baturak ezin du inola ere gainditu matrikularen zenbatekoa. Edonola ere, eskatzaileak eskatutako eta jasotako diru-laguntza guztien berri emanen dio Eleaniztasunaren eta Arte ikasketen Zerbitzuari.

Harremana

Euskara Atala

Telefono zenbakia: 848 42 65 93

Helbide elektronikoa: dpto-euskaraatala@educacion.navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.