(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Emakume-elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateentzako diru-laguntzak, 2018an emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egiteko

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2018-03-16 Noiz arte: 2018-04-16

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateak, Nafarroan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egiten dituztenak, baldintza hauek beteta, betiere:

  • Indarra duen legeriaren arabera eratua egotea, nortasun juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.
  • Jarduera Nafarroan garatzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan, eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzen dituzten guztiak.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.

Argibide gehiago

  • Proiektu mota hauek jasoko dute diru-laguntza:

                    -A mota: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak dituzten proiektuak.

                    -B motakoak: Nafarroako emakumeen elkarteek Nafarroako Foru Komunitatean lurralde-topaketak egiteko proiektuak, elkarteen sare bat bultzatzeko eta, horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak gauzatzen dituen Nafarroako elkartegintza indartzeko.

Proiektuek helburu hauek betetzeko jarduera bat edo batzuk izanen dituzte:

                     -Emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatzea, emakume eta nesken ahalduntze banakakoa eta kolektiboa sustatuz.

                     -Nafarroako Foru Komunitatean, erabakiak hartzeko prozesu eta guneetan eta entitate sozial eta politikoen kudeaketan eta zuzendaritzan emakumeen presentzia finkatzea eta haien parte-hartzea sustatzea, genero ikuspegiarekin.

                     - Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagerrarazteko eredu diren emakumeak ikusgai egitea.

                     - Belaunaldien arteko hitzarmenak erraztea emakumeen artean, baita haien sareko lana ere.

                     - Hausnarketa piztea eta zainketak eta erantzunkidetasuna balioestea, erantzunkidetasunaren arloko beharrak konpontzea eta zalantzan jartzea sexuen araberako lan banaketa.

                     - Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagerrarazteko eredu diren emakumeak ikusgai egitea.

                     - Beste aldagai batzuekin -besteak adinarekin, dibertsitate funtzionalarekin, orientazio sexualarekin edo genero identitatearekin- izandako intersekzionalitatetik sortzen diren hainbat desberdinkeria lantzea.

                     - Ikertzea, jendarteratzea eta/edo sentsibilizatzea arlo hauetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsa, eta emakume erreferenteen eta emakumeen genealogien sorrera.

                     - Honako hauei buruzko informazioa ematea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakume eta nesken ahalduntzea eta antzeko beste batzuk.

                     - Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitzea eta desagerraraztea.

                     - Emakumeen eskubideekin eta eskaerekin lotutako garrantzi bereziko datak aldarrikatzea.

                     - "Eten digitala" murriztea, teknologien erabilera sustatuz, helburu izanik zuzen erabiltzea agiriak editatzeko oinarrizko tresnak, kalkulu-orriak eta posta elektronikoa, baita administrazio publikoekiko komunikazio telematikoa ere.

 

  • Elkarte eta entitateek jardueren proiektu bat (A motakoa) eta elkarteen arteko topaketaren proiektu bat (B motakoa) aurkezten ahalko dute.
  • Diru-laguntza muga hauen arabera emanen da:

Emakumeen elkarteetarako proiektuak: 10.000 euro

Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta entitate batzuen proiektuak: 5.000 euro

  • Diru-laguntza irizpide hauen arabera emanen da:

                   a) Proiektu guztiek 50 puntuko balorazio teknikoa lortu beharko dute.

                   b) 3.000 euro edo gutxiago eskatzen duten proiektuak: eskatu eta onartutakoa emanen zaie.

                   c) 3.000 euro baino gehiago eskatzen duten proiektuei, deialdiko portzentajeen arabera emanen zaie diru-laguntza:

  • Aurrekontu-izendapena honela banatuko da bi modalitateen artean:

 

                - 160.000 euro "Emakumeen elkarteak" modalitateko eskaeretarako.

                - 35.000 euro irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateen eskaeretarako.

Onuradun mota bakoitzari (emakumeen elkarteei / irabazi-asmorik gabeko elkarteei) erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste onuradun motarako kredituari gehituko zaio.

  • Gauzatzeko epea: proiektu horiek 2017ko abenduaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitarteko epean gauzatu beharko dira.
  • Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eskaera inprimakia eta eranskinak, behar bezala beterik, ereduei jarraikiz

A motako eskaera
B motako eskaera

I. eranskina A motako jardueren proiektua
I. eranskina B motako topaketen proiektua

Eranskinak A mota 2, 3, 4, 5, 6 eta 7
Eranskinak B mota 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8

  • Nortasuna frogatzen duten agiriak, estatutuak (horietan jasoko da entitateak edo elkarteak duen konpromisoa bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko), eta, hala bada, dagokion erregistroko inskripzioa.
  • Baimena, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egiazta dezan elkarteak edo irabazi-asmorik gabeko entitateak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauzkala. Baimen hori eman ezean, ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute, deialdia argitaratu ondotik egindakoa, non jasoko baita elkarteak edo entitateak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Elkartearen edo entitatearen ordezkariak sinatutako adierazpena, ordezkaritza organoa osatzen dutenen identitatearen eta sexuaren berri ematen duena.
  • Ordezkariak sinatutako adierazpena, elkarteko emakumezko bazkideen kopurua, gizonezko bazkideen kopurua eta 30 urtetik beherako emakumezko bazkideen kopurua zehazten dituena (ELKARTEAK BAKARRIK)
  • Elkartearen edo entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, puntu hauek baieztatzen dituena:
  • Elkarteak ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzen onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat bera ere.
  • Entitate eskatzaileak beste laguntza edo diru-laguntza batzuk jaso eta/edo eskatu dituela xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon, edo ez duela halakorik jaso eta/edo eskatu.
  • Entitate eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten duen zehapen penal edo administratiborik, ezta horretarako inhabilitazioa ekartzen duen legezko debekurik ere.
  • Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm
  • Aurrerakina eskatuz gero, justifikatzeko txostena, erakusten duena diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsez hornitu beharra duela (aurreko urteko kontuen egoera eta 2018ko diru-sarreren eta gastuen mugimenduen aurreikuspena, edo beste edozein frogagiri).

Ez da exijituko dokumentazio hori aurkeztea baldin eta betebehar horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badituzte edo datuak administrazio horren esku badaude. Azken kasu horretan, adierazi beharko da zer espedientetan dagoen dokumentazioa.

Hurrengo urratsak

 Diru-laguntzaren ebazpena

  • Honako hauek adieraziko dira: entitate eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak eta proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta).
  • Oro har, diruz lagundutako proiektua bukatutakoan ordainduko da onartutako diru-laguntza, eta, betiere, justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren; nolanahi ere, aurrerakina eskatzen duten entitateen kasuan, diru-laguntza onartzeko ebazpenean erabakiko da onartutako %100 ordaintzea aldez aurretik, baldin justifikatzen bada diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsez hornitu beharra duela.
  • Edozein ordainketa egin baino lehen, gardentasun betebeharrak bete beharko dira.
  • JUSTIFIKAZIOA: Entitate onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2018ko azaroaren 31n, beranduenez:
    • Memoria, "Memoria (eredua)" ereduaren araberakoa. Memoriarekin batera, egindako jardueren frogagiriak eta haien ondoriozko produktuak edo hedapen eta publizitate materialak aurkeztuko dira.
    • Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, horren adierazpena, frogatzeko generoaren arloan prestakuntza eta eskarmentua duten pertsonak dituela eta horiexek direla proiektua gauzatzeko zuzeneko arduradunak.
    • Gastuen frogagirien eta egindako ordainketen zerrenda ("Gastuen eredua"). Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa justifikazio-kontu gisa aurkeztuko dira.  Jatorrizko fakturen eta benetan egindako ordainketaren agirien bidez frogatuko dira.
    • Aholkularitza edo laguntza enpresek egindako zerbitzuen edo bestelako zerbitzuen horniduren kasuan, diru-laguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa bada, entitateak frogatu beharko du enpresa efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.
    • Diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren parte-hartzea azaltzeko betebeharra bete dela frogatzen duen agiria; izan ere, proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuak lagundu du diruz".
    • Proiektuagatik beste diru-laguntzaren bat jaso den edo ez espresuki adierazten duen aitorpena, eta, jaso baldin bada, zenbat eta nondik hartu den zehaztuta.

Araudia

Otsailaren 21eko 15E/2018 Foru Agindua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena     

 

Harremana

Nafarroako Berdintasunerako Institutua / Instituto Navarro para la  Igualdad

Alondegi kalea 1, 2. solairua.
31002 Iruña - Pamplona

Telefonoa: 848 423 195
Helbide elektronikoa: informacioninai@navarra.es

Webgunea: www.igualdaddegenero.navarra.es

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari dagokio diru-laguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Instituto Navarro para la Igualdad/Nafarroako Berdintasunerako Institutua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.