(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Informazio publikoa Nafaroako Gobernuari eskatzea

Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren menpeko diren erakunde publikoen esku dagoen informazio publikoa eskatzen ahal da.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nornahi:

  • Bakarka eskaturik eta norberaren izenea.
  • Legez eratutako erakundeak ordezkatuz eta beren izenean.

Argibide gehiago

  • Informazio publikoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari loturiko edo haren mendeko erakundeen esku dagoena, haien eginkizunetan aritzean egin edo eskuratu bada.
  • Ez da eskaera arrazoitu behar.
  • Kopiak edo artxiboen edo informazioaren formatu aldaketak tasak ordaintzea ekar dezake.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak

Eskaeran honako hau adierazi behar da:

  • Eskatzailearen nortasuna.
  • Eskatzen den informazioa (zehatz-mehatz).
  • Eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modua edo formatua.
  • Harremanetarako helbide erabilgarri bat, eskaera dela-eta egiten diren komunikazioak bidaltzeko.
  • Zein departamenturi, entitateri, erakunderi eta abarri eskatzen zaion.
Hautazko agiriak

Eskatzaileak, nahi izanez gero, informazioa eskatzeko arrazoiak azal ditzake.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Eskaera presentziala honela egin daiteke

Informazio publikorako eskaerak eskatutako informazioaz arduratzen diren unitate organikoetara bideratuko dira

Hurrengo urratsak

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskaera zehaztugabea baldin bada, eskatzaileari eskatuko zaio zehaztu dezala, hamar egun balioduneko epean, eta eten eginen da ebazteko epea. Eskaera zehazten ez badu, ulertzen da atzera egiten duela informazio eskaeran.
  • Eskaerako informazioak hirugarrenen eskubideak edo interesak ukitzen baditu, horiei jakinaraziko zaie. Hamabost eguneko epea izanen dute alegazioak aurkezteko. Orduan ebazteko epea etenen da. Interesdunek erantzuten ez badute, ulertuko da ez daudela ados eskatutako informazioa ematearekin.
  • Eskaerei erantzuteko epeak  araudietan zehaztuta daude. Honako hauek dira zehazki:
    • Oro har, ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartu eta hamabost eguneko epean, gehienez.
    • Ebazteko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartu eta hogeita hamar eguneko epean, baldin eta, informazioaren bolumena eta konplexutasuna ikusita, ezinezkoa bada 15 eguneko epean ematea. Kasu horretan, gehienez ere hamar eguneko epean eskatzaileari adierazi beharko zaio zein diren arrazoiak ebazpena emateko epea 30 egunekoa izateko.
  • Ebazpena idatziz formalizatuko da, eta eskatzaileari eta, kasua bada, ukitu den hirugarren pertsonari ere jakinaraziko zaio.

Araudia

11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa (125. NAO, 2012/06/28koa; akats zuz. 2012/08/16 NAO). Apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legeak aldatua.

Harremana

Gobernu Irekiaren Zerbitzua
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia
Karlos III.a etorb., 2, beheko solairua
31002 IRUÑA
Tel.: 848427483

transparencia.gobierno.abierto@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.