(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Derrigorrezko ikasketen ondoko ikasketetarako bekak: unibertsitatez kanpokoak eta unibertsitatekoak. 2018-2019 ikasturtea

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2018-09-18 Noiz arte: 2018-10-30

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

  • Gurasoak edo legezko tutoreak, eginiko ikasketei dagokienez:
    • 30 urtetik beherako seme-alabengatik (2017ko abenduaren 31n).
    • 30 urtetik gorako seme-alabengatik (2017ko abenduaren 31n), %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna badute.
  • Betiere seme-alabak haiekin bizi badira eta beste familia unitate bat osatu ez badute. Bere izenean, aurreko lerroaldean sartzen ez direnak. Eskatzaileak edozein egoera zibil duela ere, familiatik aparte eta bere kontu bizi dela alegatzen badu, modu sinesgarrian egiaztatu beharko du aparte bizitzeko baliabide ekonomiko aski dituela, eta etxebizitza baten titulartasuna edo alokairua ere bai Udalak emandako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria, 2016. urteari dagokiona, aurkeztu beharko du.
    • Ikasle burujabeek ez dute eskubiderik izanen egoitzarako laguntzarik hartzeko.
    • Eskaera zehatz-mehatz aztertuko da, eskatzailearen eta bere gurasoen errenta eta benetako egoera egiaztatuz, baita behar dituen baliabide ekonomikoak irabazi-asmorik gabe ematen dizkionaren dohaintzak ere. Kontu horiek 2017ko abenduaren 31rako aski frogatzen ez badira, eskaera ukatu eginen da.

Argibide gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Araudia

607/2018 EBAZPENA, irailaren 6koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onesten duena, 2018-2019 ikasturterako (NAO 181, irailaren 18koa).

Harremana

  • Hezkuntza Departamentuko Beken Bulegoa

Santo Domingo, 8
31001 Iruña (Nafarroa)
Ordutegia: astelehenetik ostirala arte 8:30etatik 14:30etara

  • Euskarri tekniko eta funtzionala

Euskarri teknikoaren ordutegia (aplikazio informatikoarekiko arazoak): astelehenetik osteguna arte 8:30etatik 17:30etara / ostiraletan 8:300etatik 15:00etara
Euskarri funtzionalaren ordutegia: astelehenetik ostirala arte 8:30etatik 14:30etara
Telefonoa: 948013576
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.