(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak. 2017-2018 ikasturtea

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Urte osoan zabalik.

Kontsultak egiteko soilik.

Aurkezpena

Norentzat

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Argibide gehiago

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • Ikasturte honetan indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • NANaren fotokopia
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat)

Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako:

Jatorrizko inprimakia bidali behar da, behar bezala betea, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, San Domingo kalea, 8 - 31001 Iruñea.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

Nola tramitatu?

Bulegoetan

Erreklamazioak nagusiki Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea z.g. Iruñea) 

Araudia

996/2017 Ebazpena, apirilaren 3koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, ikasturtea hasi ondoren irakasleen aldi baterako kontratazioa esleipen telematikoaren bidez egiteko dei orokorraren prozedura zehazten duena.

55/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, onesten duena zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

Harremana

Argibide eta Agiri Bulegoa

Telefonoak:

848 42 65 16
848 42 66 16
848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Hezkuntza Departamentua


Emaitzak

2017/2018 IKASTURTEAN ZERRENDETAN SARTUTAKO ETA KANPORATUTAKO IZANGAIAK

2001/2018 ebazpena, ekainaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartutako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Sartutako izangaien behin-betiko zerrendak.

2000/2018 ebazpena, ekainaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrendetatik kanporatutako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Kanporatutako izangaien behin-betiko zerrendak.

Erreklamazio akta

 

1920/2018 ebazpena, ekainaren 13koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Sartutako izangaien behin-behineko zerrendak.

1919/2018 ebazpena, ekainaren 13koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako zerrendetatik kanporatutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina: Kanporatutako izangaien behin-behineko zerrendak.

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA: 2018KO EKAINAREN 14A ETA 15A.

 

2017-2018 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN ZERRENDAK:

1805/2017 Ebazpena, ekainaren 22koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina. Aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-betiko zerrendak.

1664/2017 Ebazpena, ekainaren 12koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariarena, irakasleen aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi eta argitara ematen dituena.

  • Eranskina. Aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak.

ESLEIPENAK:

 

Aplikaziora sarbidea

ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO ZERRENDEN KONTSULTA

Irakasle zerrendak

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.