(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea

Oharra: Onartuen behin betiko 1. zerrenda

Aurkezteko epea itxita Behera kargatu agiriak


Epea

Noiztik 2018-05-28 Noiz arte: 2018-06-01

Ekainaren 1era - 14 orduak arte

Aurkezpena

Norentzat

  • Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
  • DBHko hirugarren maila egin izana edo, salbuespenez, DBHko bigarren maila.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.

Garrantzitsua:

OLHko ikaspostua eskatu ahal izateko ezinbesteko da ziklo hauek arautzen dituen araudian seinalatutako izen-emate-prozedura jarraitzea.

Begiratu "Informazio gehiago" erlaitza.

Argibide gehiago

2018-2019 ikasturteko eskaintza

  • Inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztu behar duzu, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.
  • Gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dituzu, lehentasunaren ordenan.
  • Izena emateko eskabidean OLHko zikloak baizik ez dira adieraziko, edo OLHko zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero.

Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa:

(Prozedura hau ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean egin behar da).

  • 1. Eranskina - Irakasle taldearen prosamen txostena - gaztelera / euskara
  • 2. Eranskina - Aholku orientatzailea - gaztelera / euskara
  • 3. Eranskina - Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa - gaztelera / euskara
  • 4. Eranskina - Oinarrizko lanbide heziketan inskribatzeko azken proposamena - gaztelera / euskara

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak

Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean aurkeztu behar da:

  • Eskaera orria
  • NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
  • Oinarrizko lanbide heziketan inskribatzeko azken proposamena: gaztelera/ euskara 

Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena maiatzaren 28tik ekainaren 1era aurkez daiteke (14:00ak arte). Ez bada izaten, ekainaren 29a arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

OHARRA: inskribatzeko azken proposamena ez aurkezteak berekin dakar onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea.

Hautazko agiriak

Dokumentazio hau maiatzaren 29a arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

Ikaspostua gordetzeko aurkeztu behar den dokumentazioa:

Dokumentazio hau maiatzaren 28tik ekainaren 1era aurkez daiteke (14:00ak arte). Ez bada izaten, ekainaren 29a arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

Hurrengo urratsak


Araudia

  • 153/2018 Ebazpena, apirilaren 12koa, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko Nafarroan 2018-2019 ikasturtean ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak (81. NAO - 2018/04/12).
  • 67/2016 Foru Agindua, ekainaren 6koa. Honen bidez oinarriak onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroan.
  • 335/2015 Ebazpena, uztailaren 21ekoa. Honen bidez, baimena ematen da Nafarroan 2015-2016 ikasturtean irabazi asmorik gabeko erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ezartzeko, bai eta ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan Lanbide Lantegiak ere. 
  • 665/2014 Ebazpnena, abenduaren 15ekoa. Honen bidez, Nafarroan Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzen dituena.
  • Akats Zuzenketa, abenduaren 15eko 665/2014 Ebazpenarena. Bertan, Nafarroan Hezkunta Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautu ziren.
  • 112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa. Honen bidez unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dira, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.

Harremana

  • Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta
    Garapenerako Atala
  • Eskolatze Bulegoa

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Hezkuntza Departamentua


Emaitzak

EPE ARRUNTAREN LEHEN FASEA

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.