(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Artisau enpresak erregistratzea

Datuak inskribatzea, aldatzea eta horiei baja ematea Nafarroako Foru Komunitateko Artisau Enpresen Erregistroan

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nafarroan kokatuta dauden eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten artisau enpresei (nekazaritzako elikagaien enpresak izan ezik):

  • Gehienbat eskuzkoa izan behar da jarduera, nahiz eta laguntzarako makinaria erabili.
  • Produktu indibidualizatua edo fabrikazioko serie laburretan ekoiztutakoa sortzea.
  • Senitartekoak ez diren izaera finkoko enplegatu kopurua, gehienez ere, hamarrekoa izatea, ikastunak kontuan hartu gabe.
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea.

Halaber, artisau enpresatzat joko da artisau produktuak soilik merkaturatzen dituen edozein elkartze formula, baldin eta elkartea osatzen duten kide guztiak artisau enpresak baldin badira.

Argibide gehiago

Borondatezkoa da artisau enpresa kalifikazioa eskuratzea eta Erregistroan inskribatzea, eta bi urtean behin berritu behar da.

Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Artisautzaren Web-ataria.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
Hautazko agiriak

Artisau Enpresen Erregistroan inskribatuta dauden enpresek artisau enpresen Web-katalogoan sartzea eskatu nahi badute, honakoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Eskabide inprimakia
  • Artisauaren argazki digital bat; tamaina: 172x265 px; bereizmena: 72 p/p.
  • Produktuen bi argazki digital; tamaina: 246x246 px; bereizmena: 72 p/p.
  • Argazkiak DERRIGOR bidali behar dira scomerci@navarra.es helbide elektronikora.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskabidea egiteko

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. 
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira. Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Kultura eta Kirol Departamentuaren Erregistroa
Nabarreria kalea, 39
31001 Iruña
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era 

Araudia

  • 188/1988 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Artisautza Sektorea antolatzekoa eta garatzekoa (NAO 82. alea, 1988ko uztailaren 6koa).
  • 109/2002 Foru Agindua, urriaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Artisautzako Kontseilu Aholku-emaileko kideak izendatzen dituena (NAO, 139. alea, 2002ko azaroaren 18koa).
  • 89E/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa.

Harremana

Merkataritza Sustatzeko Atala
Nabarreria kalea, 39
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakia: 848 42 77 38
Helbide elektronikoa: scomerci@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.