Dorre-garabiak erregistratzea, obretarako eta bestelako aplikazioetarako

Oinarrizko informazioa

Nafarroan jarriko diren obra eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabien jabeei eta erabiltzaileei.

  • Eskabide-orria
  • EE Adostasun-adierazpena.
  • Fabrikazio-ziurtagiria.
  • Garabiaren fitxa teknikoa.
  • Indarrean daukan azkeneko azterketa teknikoa (hala badagokio).
  • 836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren "MIE-AEM-2" jarraibide tekniko osagarria onartzen duena, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.
  • 2291/1985 Errege Dekretua azaroaren 8koa, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko Erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Erregistroa
Tomas Caballero Parkea, 1
31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Tomas Caballero Parkea 1, 5. solairua
"Printzearen Gotorlekua II" eraikina
31005 Iruña (Nafarroa)

Telefono zenbakia: 848 426 472
Fax zenbakia: 848 426 484
Helbide elektronikoa: ascensores.industria@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time