(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Larrialdietarako telefonoa, adineko pertsonentzako

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

65 urtetik gorako pertsonei, ondoren adierazten diren eskakizunak betetzen badituzte:

  • Bakarrik bizi izatea, 65 urtetik gorako pertsona batekin bizi izatea edo eguneko zati handienean bakarrik egotea.
  • Eskabidea egin aurreko bi urteetan zehar, benetan eta modu jarraituan Nafarroan bizi direla egiaztatzea.

Argibide gehiago

  • Prebentziozko zerbitzua.
  • Zerbitzua ez dago bermatuta.
  • Zerbitzu anbulatorioa, urteko egun guztietan ematen dena, 24 orduko ordutegi jarraituan.

Informazio gehiago:
- Ezaugarriei buruz

- Tarifa publikoei buruz

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskabidea egiteko

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

  • Bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
    Gonzalez Tablas kalea 7
    Iruña

Hurrengo urratsak

  • Eskatzailearen balorazio ekonomikoa egingo du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Diru-laguntzen Programen eta Kudeaketaren Atalak. Eskatzaileak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen badu, ez da zerbitzuari dagokion zenbatekoa ordaintzetik salbuetsita egongo.
  • Adeitasun-zerbitzuari (zerbitzua eskaintzen duena) bidaliko zaizkio datu medikuak, sozialak eta pertsonalak, haren datu-basean eta SOS Navarrarenean sar ditzaten. Ondoren, adeitasun-zerbitzu horrek zerbitzu teknikoari bidaliko dio txostena, instalazioa egin dezan.
  • Behin instalazioa eginda, ebazpena emango da.

Araudia

Harremana

  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
    Gonzalez Tablas kalea 7
    31005 Iruña
  •  
  • Arazo teknikoak konpontzeko (ziurtagiri digitala eta Internet bidezko tramitazioa):

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Eskubide Sozialen Departamentua
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.