(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Kapital higigarrien errenten atxikipena (193)

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

 

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da, aurreko urte naturalari dagozkion atxikitako kopuruei eta egindako konturako sarrerei dagokionez.

Aurkezpena

Norentzat

  • PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak) atxikitzera edo kontura sartzera behartuta dauden pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, Herri Administrazioak barne, atxiki edo kontura sartu beharreko errentak kitatzen dituztenean, baldin eta, Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoaren arabera, atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio.
  • Gainera, baita helbidea, egoitza edo ordezkaritza Espainian duten erakundeak ere, baldin eta besteren kontura ordaintzen badituzte atxikipena edo konturako sarrera egin beharreko errentak, edo baloreen errenten kobrantza kudeatzen badute edo haien gordailuzainak badira.

Argibide gehiago

Eredu honetan sartzen dira ondorengo errentak:

  • PFEZ zergaduntzat jotzen diren hartzaileei dagozkien kapital higigarriaren errendimenduak, salbuetsitako errendimenduak barne, ondorengo salbuespenekin.
    • Finantza-erakunde orotako kontuetatik eratorritakoak, 196 ereduan aitortu beharrekoak
    • Aktibo finantzarioen eskualdaketan, ordainketan edo amortizazioan eskuratutakoak, 194 ereduan aitortu beharrekoak
    • Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuetatik eratorritakoak, 188 ereduan aitortu beharrekoak
  • Sozietateen Zergaren subjektu pasiboei dagozkien errentak eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen establezimendu iraunkorren bitartez lortutakoak, aurreko atalean eta ondoren ezarritako salbuespenekin:
    • Hiri ondasun higiezinen errentan edo azpi-errentan ematearen ondoriozkoak, 180 ereduan aitortu beharrekoak
    • Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzioak edo partaidetzak eskualdatzetik edo ordaintzetik eratorritakoak,  187 ereduan aitortu beharrekoak.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

193 inprimaki-eredua.

Aitorpena telematikoki aurkeztu behar da nahitaez, 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan. Hala ere, aitorpenak 12.000 erregistro edo gehiago jasoko balu, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko aukera ematen duen euskarrian aurkeztu beharko da.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Tramitatu

Honako bideak erabil ditzakezu:

  • Baliozko ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa (kontsulta ezazu Internet bidez tramitatzeko gida) edo
  • IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) + PIN (aurreko ekitaldiko errenta aitorpenean eman zitzaizun sarbide-gakoa)

Bulegoetan

Araudia

 

Aurkezpen telematikoa

 

Harremana

  • Gai honi buruzko kontsulta fiskalak egiteko, hona jo dezakezu:
    Zergadunaren arretarako telefono zenbakia: 948 505 152
    Helbide elektronikoa: hacienda.tributaria.navarra@navarra.es
  • Informatikarekin lotutako arazoak konpontzeko:
    Laguntza teknikorako telefono zenbakia: 948 013 555
    Helbide elektronikoa: soporte.tecnico.hacienda@navarra.es
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 17:30era (abuztuan eta irailean, 08:30etik 15:00etara).

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Ekonomia eta Ogasuna
Nafarroako Zerga Ogasuna.


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.