(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Mendekotasun egoeraren balorazioa

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nolabaiteko mendekotasun maila izan dezakeen edozein pertsona, adin mugarik gabe. Betekizunak:

  • Gaur egun Nafarroan bizitzea eta bost urtez espainiar lurraldean bizi izana, horietatik bi urte eskabidea aurkeztu aurrekoak.
  • Bost urtetik beherakoentzat, haurraren babesa eta ardura gauzatzen duen pertsonari exijituko zaio bizilekuari buruzko betekizuna.

Aurrez azaldutako betekizunak bete arren, Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan ezarritakoari jarraitu jardun beharko dute.

Argibide gehiago

  • Mendekotasunaren ziurtagiria Espainiar Estatu osorako balio duen agiri pertsonala da; mendekotasun maila egiaztatzeko balio du eta titularrari mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko Legean aurreikusitako zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko aukera ematen dio.
  • Mendekotasun gisa hartzen da, adinaren, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz, eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handiak behar dituzten pertsonen egoera iraunkorra edo, adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen kasuan, beraien autonomia pertsonalerako laguntzak behar dituzten pertsonen egoera.
  • Baloraziorako tresna lurralde nazional osorako ezarri da. Baloratutako pertsonek, eguneroko bizimoduko oinarrizko zereginetarako gaitasunari dagokionez, duten autonomia maila eta adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonek behar duten laguntza eta ikuskapena baloratzeko irizpide objektiboak zehazten dituen baremoa da.
  • Hiru urtez azpikoentzako, berariazko balorazio-eskala dago.
  • Informazio gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Eskabidea eta jarraibideak.
  • Osasun-txostena, gazteleraz edo euskaraz.
  • Agiri gehiago (Ez da beharrezkoa izango Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin datu pertsonalak emateko Lankidetza-hitzarmena indarrean duten eta datuen lagapena baimenduta duten banku-erakundeen agiririk aurkeztea)
Hautazko agiriak

Balorazioa egingo zaion pertsonak honako egoeran baldin badago:

  • Legez ezgaituta baldin badago, haren tutoretza duenaren egiaztapena aurkeztuko da.
  • Bere baldintzengatik, ezgaitua izan badaiteke, baina prozesu hori abiarazi ez bada edo oraindik tutorerik izendatu ez bada, "Egitatezko zaintzailea" deritzon inprimakia aurkeztu beharko da, bera zaintzeaz eta babesteaz edo bere ondarea administratzeaz eta bere interesak kudeatzeaz arduratu denak sinatuta.
  • Norbaiti, bere izenean, mendekotasun balorazioaren eskabidea egiteko ahalmena eman badio, "Borondatezko ordezkaria" deritzon agiria aurkeztu beharko da, biek sinatuta.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskaera egiteko

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Honako lekuetan egin daiteke eskabidea:

Gonzalez Tablas kalea, 7
31005 Iruña

Eskabidea aurkezteko beste lekuak.

Hurrengo urratsak

  • Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak hitzordua jartzeko gutuna bidaltzen du, eskabidean zehazten den helbidera.
  • Balorazioa pertsonaren ohiko ingurunean egiten da (normalean, bizilekuan bertan), astegunetan, astelehenetik ostiralera, goizez.

Araudia

Harremana

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia (ANAP)
Gonzalez Tablas kalea, 7
Iruña

Telefono zenbakia: 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: andep.seccion.valoracion@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Gizarte Politiken Departamentua
Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia (ANAP)


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.