(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza ekonomikoa beraien etxeetan bizi daitezen, eta zaintzaileentzako laguntza

Eguneroko bizimodurako etxeko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko zainketak eskuratzeko prestazio ekonomikoa.

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Urte osoan zabalik.

  • Laguntza hori eskuratzeko bidea mendekotasun-mailaren balorazioaren tramitean sartzen da, Arretarako Banan-banako Programan esleitutako baliabidea baita.
  • Interesdunak programa horretan laguntza esleitzeko eskabidea egiteko aukera izango du, dagoeneko bere mendekotasun-mailaren balorazioa eginda izan eta Arretarako Banan-banako Programarik finkatuta ez badu soilik.

Aurkezpena

Norentzat

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak, baldin eta ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:

  • Mendekotasuneko III. maila (mendekotasun handia), II. maila (mendekotasun larria) edo I. maila (mendekotasun ertaina) aitortua izatea.
  • Mendekotasun egoera aitortzeko eskabidea egin aurretik ingurune familiarrean zainketak jasotzen egotea.
  • Eskabidea egin aurreko bi urteetan zehar Nafarroan modu jarraituan bizi izana egiaztatzea edo, Espainiako beste lekuren batetik etorriz gero, bost urtez Espainian bizi izana egiaztatzea; bost urte horietatik bi urte, justu eskabidea egin aurrekoak izan beharko dira. Bi urtetik beherakoen kasuan, haurraren babesa eta ardura gauzatzen duen pertsonari exijituko zaio bizilekua Espainian izanari buruzko betekizuna.
  • Laguntza hau esleitua izatea Arretarako Banan-banako Programan (ABP).
  • Egoitza batean modu jarraituan ingresatuta ez egotea.
  • Eskatzailearen etxebizitzak zainketa pertsonala behar bezala egitea ahalbidetzen duten bizigarritasuneko eta irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzea.

Eskakizun guzti horiek eskabidea aurkezterako unean eta laguntza jasotzen duen denboran zehar bete behar dira.

Argibide gehiago

  • Mendekotasun handia edo larria duten pertsonei zuzendutako prestazio ekonomikoa da.
  • Mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoak edo bere inguruko pertsonak dira eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako behar dituen zainketak ematen dizkiotenak eta, beraz, ez du zainketa horiek kontratatu beharrik. Zaintzaile nagusia izendatu behar da.
  • Informazio gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arretarako Banan-banako Programaren baliabidea izanik, mendekotasunaren balorazioa egiteko eskabidearekin aurkeztutako dokumentazioa eta familia-unitatearen datu ekonomikoei buruzko informazioa hartuko dira kontuan.
  • Atal horretan daturik jasota ez badago, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko 39/2006 Legeak ezarritako gutxieneko laguntza maila aplikatuko zaio.

Nola tramitatu?

Bulegoetan

Eskabide aurkezteko beste leku batzuk.

Hurrengo urratsak

Araudia

Harremana

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia

Gonzalez Tablas kalea, 7
31005 Iruña

Telefono zenbakiak: 902 165 170 y 848 426 900
Fax zenbakia: 948 240 108
Helbide elektronikoa: andep.informacion@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.