(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Ezgaitasun zibila aitortzeko eskabidea

Epai judizial baten bidez aitortzen da pertsona batek bere burua gobernatzea galarazten dioten gaixotasun edo akats iraunkorrak dituenean, fisikoak nahiz psikikoak izan

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Urte osoan zabalik.

Oharra: abuztua hilabete baliogabea denez, eskaerak jaso jasotzen dira, baina bere tramitazioa ez da irailera arte hasten.

Aurkezpena

Norentzat

Ustezko pertsona ezgaiaren senitartekoak: bikotea, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak...

Ustezko pertsona ezgaiarekin harremanetan dauden profesionalak: oinarrizko gizarte zerbitzuak, berariazko osasun zerbitzuak, buruko osasuna, adinekoentzako zentroak...

Argibide gehiago

Epai judizial baten bidez aitortzen da ezgaitasun zibila. Guztizkoa edo partziala izan daiteke arlo zehatzetarako (osasuna, ondarea, gizarteratzea).

Bere helburua da pertsona bera eta bere ondarea babestea bere burua gobernatu ezin duenean. Horretarako, bere tutoretza beste batek hartzen du bere gain eta honek hartzen ditu erabaki legalak ezgaitasuna aitortu den alorretan.

Ezgaitasuna eskatzeko arrazoi bat frogatu behar da (gaixotasun edo akats iraunkorra, fisikoa nahiz psikikoa izan), bai eta behar bat ere (jaraunspen bat kobratu, ondarearen kudeaketa, gogoz kontrako barneratzeak zentrotan, antzutzeko ebakuntzak...).

Prozedura doakoa da Justiziako Gizarte Zerbitzuaren eta Fiskaltzaren bidez egiten bada, nahiz eta aukera dagoen ere abokatu eta prokuradore baten bidez egiteko (kasu honetan, zerbait ordain daiteke).

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Eskabidea egiteko inprimakia behar bezala beteta entregatu behar da, honako dokumentazioarekin batera:

  • Ustezko pertsona ezgaiaren eta eskatzailearen NAN agirien fotokopiak.
  • Ustezko pertsona ezgaiaren jaiotza-agiri literala (jaiotza-lekuko Erregistro Zibilak emandakoa).
  • Ezgaitasun maila egiaztatzen duen dokumentua.
  • Mediku-txostena, ustezko pertsona ezgaia artatzen duen medikuak egindakoa, daukan gaixotasuna, itzulezina dela, eta gaixotasun horrek, pertsonalki zein ondareari dagokionez, bere burua gobernatzea galarazten diola adieraziz.
  • Ustezko pertsona ezgaiari buruzko gizarte-txostena prozedura hasteko dagoen beharra azalduz, bere egungo egoera, familiako harremanak eta abar.
  • Ustezko pertsona ezgaiak haren ondasunen gaineko ahalorderen bat emanda edo, ezgaitasunik izatekotan, zeregin horretarako pertsonaren bat izendatuta balu, horren kopia aurkeztu behar da. Agiri hori eskuratzeko aukerarik ez izan arren, existitzen dela jakinez gero, agiria daukan pertsonaren berri eman behar da (partikularra, notarioa, etab).
  • Egoeraren arabera, ustezko pertsona ezgaiaren kontu korronteak.

Nola tramitatu?

Bulegoetan

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bulegoan, aurretiazko hitzordua eskatuta. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Telefono zenbakiak: 848423376, 848421387 eta 848427671.

Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es

Bulegoa: Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren parean (Elío Epailearen Plaza, 1. zenbakia, beheko solairua)


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.