Aurkezpena
Xedea
Laguntza ematea Nafarroako enpresei, nazioartean sendo daitezen beren produktu edo zerbitzuak merkatu berrietara esportatuz, edo kanpoan koka daitezen.
Nori zuzendua
Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke onuradunak:
- Helbide fiskala Nafarroan izatea.
- Eskaera aurkezten den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.
- Beren produktua edo zerbitzua izatea.
- Beharkizun hauetako bat, gutxienez ere, betetzea:
- Nafarroako Gobernuaren lizitazioen programan parte hartzea edo parte hartu izatea.
- PIPE programaren hiru faseak gainditu izatea.
- Beren salmenta bolumenaren %15etik gorako esportazioa frogatzea, itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean.
- Balio absolutuan, 100.000 eurotik gorako esportazioa frogatzea, itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean.
- Nazioartekotzeko estrategia izatea, beren plan batean zehaztua, merkatu objektiborako.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez urratzea.
Aurkezteko epea
Noiztik 01-01-2012 Noiz arte: 31-10-2012
Gako hitzak:laguntza ekonomikoa, kontratazioa, teknikariak, aholkularitza jatorrian, nazioartekotzea, estrategia, ICEX, kanpo-merkataritza, esportazioa, aholkularitza, aholkularitza destinoan, pien, GTP, negozio-sustatzaileak