(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Elkartea desegiteko

Elkarte bat desegin dela inskribatzeko eta, gero, erregistroan baja emateko.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Ezaugarrien lehenbiziko atalean azaldutako arrazoiengatik desegiten diren elkarteentzat.

Argibide gehiago

1. Elkarte bat honako arrazoiengatik desegiten da normalean:

  • Estatutuetan aurreikusitako arrazoiengatik.
  • Bazkideek hala nahi dutelako (horretarako deitutako Batzar Orokor batean).
  • Kode Zibileko 39. artikuluan ezarritako arrazoiengatik.

2. Elkartea desegiteak ondorio hauek ditu:

  • Gobernu eta ordezkaritza organoetako titularrek kargua uztea.
  • Elkartearen balantzea egitea.
  • Likidazioaldia irekitzea, halakorik egin behar bada.
  • Gelditzen den ondarea ematea, halakorik baldin badago.

3. Erregistroan elkartearen baja eta desegitea inskribatzeko eskaerarekin batera, dokumentazioa erantsi beharko da, eskaeraren arrazoiaren arabera betea betiere.

4. Erregistroak batera inskribatuko ditu elkartearen desegitea eta baja, desegiten den egunean ondarerik gelditzen ez bada. Ondarerik gelditzen bada, elkartearen baja egiteko, likidatzaile guztiek sinatutako idazki bat aurkeztu beharko da Erregistroan, ondarea Estatutuetan aurreikusitako helbururako eman dela ziurtatzen duena.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabide orokorra, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  2. Batzar Orokorraren erabakiaren ziurtagiria edo elkartea desegitea erabaki zen bileraren akta.
  3. Likidatzaileen NANen edo NEAen kopia ere gehitu beharko da, likidazio batzordea osatzen dutenak ez badira kargua uzten duen Zuzendaritza Batzordeko kide (edo baimen espresa, erregistroko inskripzioaz arduratzen den Administrazioak haien nortasun datuak egiaztatu ahal izan ditzan Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuen (SVCD) edo horien balio bereko sistemen bidez)
  4. Likidatzaile guztiek sinatutako idazkia, likidazioaren ondorio den ondarea nori eman zaion zehazten duena.
  5. Disoluzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.
  6. Zuzendaritza Talde jardulea ez badago erregistratua, aldi berean abiarazi beharko dute haren inskripzioa.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Ziurtagiriaren edo Aktaren eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea.
31002 Iruña.

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea.
31002 IRUÑA

Telefonoak: 848- 426645 / 848-425136
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.