(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Elkarteen helbidearen aldaketa

Elkarteen helbidearen aldaketaren inskripzioa, betiere beren jarduteko lurralde-eremuaren barrenean jarraitzen badute.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Erregistroan inskribatutako elkarteak.

Argibide gehiago

  1. Elkartearen helbidearen aldaketak (lurralde esparrutik atera gabe) erabakitzen den uneaz geroztik sortuko ditu ondorioak bazkideentzat. Hirugarrenentzat, berriz, erregistroko inskripzioa egiten denetik.
  2. Estatutuetan elkarteak bere jarduketarako ezarritako lurralde-eremutik kanpo jartzen bada helbide berria, martxoaren 22ko 1/2002 Legearen 7. artikuluaren edukiari dagokio aldaketa, eta, beraz, estatutuen aldaketa partzialaren inskripzioa balitz bezala tramitatu behar da.
  3. Erregistroko inskripzioaren ondorioetarako, aktak eta ziurtagiriak honakoak bete behar dituzte:
    • Bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza.
    • Elkartearen helbidearen aldaketa.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  2. Helbidea aldatzeko erabakiaren berri ematen duen ziurtagiria, edo elkartearen Batzar Orokorraren bileraren akta, idazkariak lehendakariaren oniritziarekin sinatua, bata zein bestea.
  3. Elkartearen egoitza ez bada Elkartearen edo sortzaileren baten jabetzakoa, Lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.
  4. Indarreko Zuzendaritza Taldea ez badago erregistratua, aldi berean abiarazi beharko dute haren inskripzioa.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Ziurtagiriaren edo Aktaren eta, beharrezkoa bada, higiezina elkartearen egoitza gisara erabiltzeari buruzko erantzukizuneko aitorpenaren jatorrizko agirien kopiak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Tramitazioa

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Elkarteen Erregistroak, dokumenzioa ongi badago edo behar bezala zuzendua, behar den idatz-oharra eginen du esanez zein den elkartearen helbide berria

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Telefonoa: 848 426 645 / 848 425 136
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.