(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Elkarteen zuzendaritza taldeen erregistroa

Elkarteen lehenbiziko zuzendaritza batzordearen osaera eta ondoko aldaketak inskribatzeko aukera ematen du.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Erregistroan inskribatutako elkarteak.

Argibide gehiago

  1. Elkarteek zuzendaritza taldearen osaera eta haren aldaketak inskribatu behar dituzte, beti jakin dadin zer pertsonak osatzen dituzten ordezkaritza organoak, baita eta kargudun bakoitzaren eginkizun eta eskudantziak.
  2. Erregistroko tramitazioaren ondorioetarako, aktak eta ziurtagiriak honakoak bete behar dituzte:
    • Bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza.
    • Zuzendaritza taldekoen kargu-uzteen onarpena.
  3. Kide berrien hautaketa, izendapena eta onarpena.
    • Zuzendaritza talde berriaren behin betiko osaera.
  4. Bazkideek eta hirugarrenek, publizitate honen ondorioz, badakite norengana jo informazio hauek lortzeko:
    • Elkarteak egiten dituen jarduerak.
    • Ohiko funtzionamendua.
    • Bazkideen eskubideak eta betebeharrak zein diren, eta betetzen diren, eta elkartearen liburuak ikusi ahal izateko prozedura.
    • Estatutuetan eta aplikatzekoa den araudian ezarritakoa bete dadila exigitzeko, eta, betetzen ez bada, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 15. artikuluari jarraikiz, erantzukizuna eskatzeko.
  5. Lehenbiziko zuzendaritza taldea jarriko da elkartea eratzeko ekitaldian izendatutako behin-behinekoaren ordez. Demokratikoki aukeratuko da, estatutuei jarraikiz, egiten den lehenbiziko batzar orokorrean.
  6. Geroago, organo honen osaeran egiten diren aldaketa guztiak (kargu-uzteak, izendapen berriak) Erregistorari jakinaraziko zaizkio, Erregistroak, uneoro, adierazi ahal izan dezan zein den elkartea ordezkatzen eta gobernatzen duen zuzendaritza taldea.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  2. Zuzendaritza taldearen osaerari buruzko erabakien berri ematen duen ziurtagiria edo elkartearen batzar orokorraren bileraren akta, bata zein bestea zuzendaritza taldeko lehengo eta oraingo lehendakariek, idazkariek eta gainerako kideek sinatua. Kargua uzten duen titularren baten sinadura ezin bada ekarri, gorabehera horren justifikazioa aurkeztu beharko da. Zuzendaritza batzorde horren osaerak indarrean dauden estatutuetan jasotakoarekin bat etorri behar du.
  3. Zuzendaritza taldeko kide berrien NANaren edo NEAren fotokopia. (bakar-bakarrik horiek eman ez badute kontsultarako eta nortasuna egiaztatzeko baimena).
  4. Kargua uzten duen zuzendaritza taldea edo horren aurrekoak ez badaude inskribatuta, eta erregistro-publizitatearen koherentzia bermatzeko asmoz, segidako traktuaren ziurtagiri bat, non jarriko baita erregistratu zen azkeneko zuzendaritza taldetik gaur egungora arteko guztien zerrenda, talde horietako bakoitzaren osaera (izena, deiturak, NAN zenbakia eta karguak) eta batzar orokorrak zein datatan hautatu zituen.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, ziurtagiriaren edo aktaren eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Tramitazioa

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Elkarteen Erregistroak, dokumenzioa ongi badago edo elkarteak behar bezala zuzendu badu, behar den idatz-oharra eginen du esanez elkartea lege organikora egokitu dela, eta azkeneko zuzendaritza taldearen osaera zein den idatziko du.

Araudia

  1. 1/2002 Lege Organikoa, de 22 de marzo (EAO, 73. zk., 2002/03/26).
  2. 949/2015 Errege Dekretua, de 23 de octubre (EAO, 255.zk., 2015/10/24).

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.