(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Elkartearen estatutuen aldaketa osoa edo partziala

Elkarteek estatutuetan egindako aldaketak erregistroan inskribatzeko bidea ematen du.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Inskripzio eskaera Batzar Orokorrak erabakia hartu eta hilabeteko epean aurkeztu behar da erregistroan. Epe hori iraganik egiten bada eskaera, aldaketa berresteko erabakia hartu zen Batzar Orokorraren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Aurkezpena

Norentzat

Erregistroan inskribatutako elkarteak

Argibide gehiago

  1. Elkarteek noiznahi alda dezakete beren estatutuen edukia.
  2. Aldaketa osoa edo partziala izan daiteke. Osoa, artikulu guztiak edo asko aldatu badira; edo partziala, artikulu bakar batzuk aldatzea denean helburua.
  3. Aldaketa egiteko prozedura estatutuetan beretan ezarritakoari lotuko zaio, eta betiere Batzar Orokor Bereziaren erabakia beharko da, baldin eta eraginik badu estatutuen funtsezko edukian (Lege organikoaren 7. artikulua).
  4. Erregistroko tramitazioaren ondorioetarako, aktan eta ziurtagirian honakoek agertu behar dute: 
    • Estatutuak aldatzeko erabakia, ongi adierazita aldaketa osoa edo partziala den. Partziala baldin bada, aldatutako artikuluen zerrenda jarriko da.
    • Bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza.
  5. Lege organikoaren 7. artikuluan ezarritako edukian ondorioa duten aldaketek erregistroan inskripzioa egiten den uneaz geroztik izanen dute eragina, bai bazkideentzat bai hirugarrenentzat. Gainerako aldaketek erabaki hartu den unetik aurrera izanen dute ondorioa bazkideentzat; eta erregistroan haien inskripzioa egiten denetik, hirugarrenentzat.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabidea lehendakariak edo idazkariak behar bezala sinatua eta betea.
  2. Ziurtagiria, estatutuak aldatzeko erabakiarena edo Batzar Orokorraren bileraren akta, idazkariak sinatuak lehendakariaren oniritziarekin.
  3. Estatutuak: Estatutuen jatorrizko testu osoaren 2 ale, aldatutako artikuluak sarturik, lehendakariak eta idazkariak sinatuak. Haietan, eginbidez, zera agerraraziko da: Batzar Orokorrean, halako egunean, zenbait aldaketa sartuta onartu zirela.
  4. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren agiria.
  5. Indarreko Zuzendaritza Taldea ez badago erregistratua, aldi berean abiarazi beharko dute haren inskripzioa.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: inskribatzeko eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: emateko inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.