(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Federazio batean sartu edo hartatik bereizi

Modua eskaintzen du elkarte bat erregistroan izena emanda dagoen federazio batean sartzeko edo hartatik bereizteko.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Federazioentzat, baldin eta elkarteren bat federazioan sartu edo hartatik bereizi baldin bada.

Argibide gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabidea, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  2. Federazioaren ziurtagiria, idazkariak sinatua lehendakariaren oniritziarekin. Bertan, egiaztatuko da Federazioaren organo eskudunak, Estatutuekin bat eginez, erabaki duela Elkarte bat sartzea edo hartatik bereiztea, edo Federazioa jakitun dela Elkarte bat bereizi dela Elkarteak berak jakinarazi diolako desegin dela.
  3. Idazkariaren ziurtagiria, lehendakariaren oniritziarekin. Bertan egiaztatuko da Elkarteak Federazio batean sartzeko edo hartatik borondatezko baja bidez bereizteko hartu duen erabaki baliozkoa.
  4. Tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.
  5. Federazioaren edo Elkarteen indarreko Zuzendaritza Taldeak ez badaude erregistratuak, aldi berean abiarazi beharko dituzte haien inskripzioak.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Ziurtagirien edo Akten eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea.
31002 Iruña

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Federazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa.
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea.
31002 IRUÑA

Telefonoak: 848 42 66 45 // 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.