(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Nazioarteko mugikortasuneko unibertsitate programetarako laguntza osagarriak

Nazioarteko mugikortasuneko beken osagarria den laguntza, hainbat unibertsitate programatako parte hartzaileentzako: ERASMUS, PALAFOX, ISEP...

Oraindik deitu gabea On line tramitazioa


Epea

Eskabideak aurkezteko epea hemendik gutxira irekiko da.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Unibertsitateko ikasle nafarrak edo Nafarroan dutenak bizilekua, Espainiako unibertsitateetan matrikulatuta egonik nazioarteko mugikortasun programaren batean parte hartzen dutenak 2017-2018 ikasturtean.

Argibide gehiago

• Errendimendu akademikoa kontuan hartuko da laguntzak emateko irizpide bezala.
• Laguntza honek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko diru-kopurua, EBtik datorrena eta unibertsitateena osatuko ditu.
• Egonaldiko hilabete bakoitzeko 100 euroko laguntza emanen da eta egonaldia amaitu eta gero ordainduko dira.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

• Eskabide orria:     onlineko formularioa      pdf                 doc

Eskaera orriarekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dute:
- Denek : - Nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia, bi aldeetatik egina.
- Laguntza ordaintzea nahi den banku edo aurrezki kutxako libretaren lehenengo orriaren
fotokopia.
- Graduko ikasleek: 2016-17 ikasturtean lortutako kalifikazioen egiaztagiria. Bertan agertu beharko dira egindako irakasgai guztiak, bakoitzari dagozkion kredituak eta ikasturte honetan erabilitako deialdietan eskuratutako kalifikazioak.
- Masterreko ikasleek: Masterrari sarrera ematen dion titulazioan lortutako bataezbesteko nota eta titulazioko irakasgai guztietan eskuratutako kalifikazioak adierazten dituen dokumentua.
- Nafar jatorria edukita Nafarroatik kanpoko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleek: Nazioarteko Mugikortasun Programa batean parte hartzen dutela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Nafarra ez izanda Nafarroako unibertsitate batean matrikulatutako ikasleek: azken bi urteetan Nafarroan bizi izan direla egiaztatzen duen errolda agiria.

Gogoan izan laguntzaren onuradunak egonaldiaren iraupena ziurtatzen duen "EGONALDIAREN BUKAERAKO AGIRIA" aurkeztu behar duela, laguntza aldia bukatu eta bi hilabeteko epean.

Hurrengo urratsak

• Eskaerak jasotzea.
• Laguntzak ematearen eta ukatzearen gaineko ebazpena.
• Emandako laguntzak interesdunei jakinaraztea eta onuradunen zerrenda osoa argitaratzea NAOn eta navarra.es atarian.
• Egonaldia egiaztatzea: "Egonaldiaren amaiera" ziurtagiria aurkeztea.
• Laguntzen ordainketa.

Araudia

100/2018 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez egiten baita nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdia 2017-2018 ikasturterako (58. Aldizkaria - 2018ko martxoaren 22a).

Harremana

Unibertsitateen Atala
Santo Domingo kalea zk.g., 3. solairua.
31001 Iruña (Nafarroa)

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Hezkuntza Departamentua


Emaitzak

33/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, zeinaren bidez laguntzak ematen eta ukatzen baitira.

 

 

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.