Aurkezpena
Xedea
Ikastaroaren xedeak dira parte hartzen duten irakasleek gramatika ezagutza eguneratzea eta testuen ekoizpena, bai ahoz bai idatziz, hobetzea. Euren ikastetxeetan irakasle horiek beste erreferente bat izan daitezke euskarazko komunikazio eta hizkuntza kalitatea hobetzerakoan.
Nori zuzendua
- Deialdi honetan 10 postu eskaintzen dira, bakar-bakarrik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan behin betiko destinoa izanik, unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzetan euskaraz irakasten duten irakasle funtzionarioentzat.
- Ez dute parte hartzen ahalko aurreko deialdietan onarturik izanik, parte hartzeari uko egiten diotenek, aurretik behar bezala justifikatu gabe.
Ezaugarriak
- Ikastaroaren edukiak bi alditan banaturik dauden moduluetan daude antolaturik.
- Ikastaroaren fase estentsiboa, nahitaez egin beharrekoa, 2011ko irailean hasiko da "Euskara hobetzeko on-line ikastaroarekin".
- Ikastaroaren fase trinkoa, lan lizentziarekin egin beharrekoa, 2012ko urtarrilaren 9tik 2012ko martxoaren 9ra bitartera eginen da, biak barne.
Aurkezteko epea
Noiztik 02-03-2011 Noiz arte: 21-03-2011
Eskaerak aurkeztuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epean. (2011ko martxoaren 2tik 21era, biak barne)
Gako hitzak:Freskatze eguneratzea lan baimenarekin euskara