Aurkezpena
Oharra: EGA 2012 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak
Xedea
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen deialdietan parte hartzeko izena ematea.
Nori zuzendua
16 urte beteta 2011ko abenduaren 31n.
Ezaugarriak
EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
- Nafarroako EGA ALTEko (Association of Language Testers in Europe) partaide-afiliatua da, eta Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.
- Agiria eskuratzeko azterketak urtean bitan egiten dira. Izena emateko epeak, normalean, otsailean eta ekainean izaten dira.
- Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak:
- Atariko proba
- Proba idatzia
- Ahozko proba
- Triptikoa. Informazio orokorra
- EGA azterketa prestatzeko baliabideak
Aurkezteko epea
Urte osoan zabalik.
Matrikula egiteko epeak:
- 2012ko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
- 2012ko bigarren deialdian izena emateko epea ekainaren 18tik ekainaren 30era bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
Gako hitzak:euskera, vasco, título de euskera, examen de euskera, vascuence